Aretxabaletako bidean, eskuman dagoen bidezidorretik, antzinako zubitik, Deban beste aldera pasa, eta aldapan gora Miraballesera hurbildu gara.
Autobideko zubi dotorea Miraballes
Baserri ingurura hurbiltzean, Esther eta Juan Mari azaldu eta oso ongi hartu gaituzte. Etxe inguruko hainbat kontu esan dizkigute: orain 500 urte eraikitakoa dela; bi izen dituela Miraballes eta Billabañes, Artazubiagako Bañeztarrena zela adierazgarri bigarrena.
Baserri gehienen antzera, XX.an fatxada zurituta zeukan baina berrizteari ekin ziotenean, egun ikusten dena azaldu omen zen: harria beheko partean; goialdean, aldiz, adreilua eta egurra. Horrela, egun, eraikinaren dotorezia nabarmena da.
Etxe inguruan, metal-ura iturri emankorra dago, ura gardena ikusi arren, arrastoaren gorritasuna burdina daukan erakusgarri da.
Sarritan, gure soroetan satorra etsaia izaten da, baina Miraballesen erabiltzen duten sistemari esker, beraietaz libratu dira. Eraginkorra, beraz.
Etxe inguruan, talaia ederra dagoen tokia erakutsi digute: Udalatx aurrez aurre, ikusgarri; arbola artetik Anboto sumatzen da. Beste aldera begiratu eta, Aloña, Kurtzebarri eta Aitzorrotz. Hau gozamena!!
Mila esker, Esther eta Juan Mari, oso atsegina izan da zuekin egon eta zuen etxe ingurua ezagutzea. Laster arte!