Gaur emakumearen eguna, hausnarketa eguna, errebindikazio eguna… eta hori guztia elkarrekin egitea emankorragoa da. Jada, guk ama ponteko edo amabitxirik ez daukagu, beraz, gaurko karapaixoa geuk geure kontura. Karapaixoa Aramaio estilora, sagar errearekin. Merienda goxoa! Karapaixoa Debagoiena eskualdean, ama pontekoak…
Categoría: Egindako irteerak
Bezperatik, urduritasun puntua: bihar Donostiara, kamiseta prest, dortsala, motxila, billetea… Aurtengoan talde handiagoa, eguraldia ona iragarrita, egun ederra izango da, lagun artean! Sei mila emakumetik gora bulebarrean, kolore morea nagusi; beste arrasatear batzuk, aspaldiko lagunen bat, familiakoak… zenbat ezagun! Baina…
Eguen zuri, primerako eguraldia, umorea… eta bagoaz, kuadrillan, Zigarrolako balkoirantz. Abiatu, eta bidean, jada agertu dira lehen mozorroak, baita lehen algarak ere! Bidean, ikusmira ederra, gozamena. Tontortxora heldu eta zelako aldaketa! Aisialdirako toki atsegina, liburu bat hartuta, etxeko txikitxoekin, lagunekin……
Oñatira gaurkoan, bertako ibilbideak ezagutzera. Eguraldia ezin hobea arratsalde pasa egiteko. San Martin ermita aurrez aurre; gure lagun Elik, gaur ere fin-fin, informazio idatziaz gain, bere gaztetako bizipenak ere kontatu dizkigu; oñatiarra izanik, inguruak ederki asko ezagutzen baititu. Asentzio ermitarako…
Goiz hotz honetan, Gesalibarrera autobusez, eta hor, elizaren ondotik, aldapan gora. Bidean, Enusketa baserriraino, marka zuri eta gorriak (GR) izango ditugu gidari. Garaian ohikoa, bidea orbelez babestua, belardiak antzigarraz zurituta… ahuntzek hotzik ez! Begiak argi dituenarentzat sorpresa, helduko den udaberriaren…
Ferixalekuko Arizmendi ikastolara heldu eta han zain, gaur gure irakasle izango direnak: Lander Uribesalgo, Xabier Agirre, Sara Caranca, Enrike de Tena eta Beñat Irazola. Gimnasioan, gaurko plana aurkeztu digute; talde handia garenez, bi tailerrak aldi berean egingo ditugu, txandaka. Batzuk…
