Heldu da eguna, eguna eta ordua ere bai. Bihotzak eta oinak Lilabide hasteko prest. Aurreko egunetan entrenamenduan gogotsu, eta gaur, gure helburua 5 kilometro oinez, ordu betean egitea. Bagoaz ba, alai eta indartsu. Erritmo bizia, hori da sasoia!! Arruena parkean,…
Categoría: 2023 / 2024
Lilabiderako ibilbidea diseinatu, neurtu, talde txikian frogatu… Non hasi? Biterin. Non amaitu? Herriko plazan. Bost kilometroko ibilbidea osatzeko, metroak falta edo soberan? Zebrabideak zaindu behar dira… Ostegunean bigarren entrenamendua, eta Goienakoak ere deialdira azaldu dira. Herritarrak informatzeko, kalera, galderak egin,…
Migel Altuna eskola, eraikin berriaren ondotik, San Martin edo Agirre deritzon auzorantz abiatu gara. AgIrre baserriak, gaur ere, harrituta utzi gaitu: haren tamaina, edertasuna, elementu arkitektonikoak, arkupea (lau arkuduna, Gipuzkoan bakarra), ateetako dekorazioak… Bejondeiela, jabeei. Fatxada nagusiko ataria, garaiaren ondoan…
Emakumeak zientzian, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak * Hogeita hamabi euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Donostia, 2024ko urtarrilaren 17a. Hogeita hamabi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta,…
Gaurkoan, taldea bitan banatu da, batzuk Donostiara Biomagune ikerketa zentroa bisitatzera. Aste honetan, Emakumeak Zientzian proiektuaren barruan antolatu diren saioetariko batera joan dira. Besteok, Antoniñako hezegunera paseoan. Elik, gaurkoan ere, adi-adi entzun ditugun zenbait datu ekarri dizkigu. Arrasateko Zientzia Elkarteak…
Gaur, hausterre-egunak Garizumari hasera eman dio. Kristauentzat garai berezia, eta gure gizartean zenbait ohiturei heltzeko aukera: karapaixoa, pellak, torradak… Eta horiek guztiekin, meriendarako aitzakia aurkitu dugu. Gustura meriendatu eta gero, inguruan ditugun jolas tresnekin, umore onean, ezin tentazioari eutsi. Hango…
Bihar eguen zuri, haratusteetako hasera, eta jada sumatzen da mozorro giroa, broma gogoa… Bedoñara, mendiko bidetik abiatu gara, Etxaburu baserrian gora. Aldapan, jendea eraldatzen hasi da; bat-batean pertsonai bereziak agertzen zaizkigu: sorginak, punkiak, ekialdeko printzea, saltimbankia, lekaimea, sendagilea, pinguinoa… Hango…
Gaurko gaiak oso interesgarriak, biak ala biak. Askotan entzun dugu luzatzearen garrantziaz. Jakina da, behar bezala luzatzeak lesioen prebentzioan lagungarria dela, horrez gain, gure egoera hobetzen du malgutasuna areagotuz. Automasajeak ere onura ugari izan ditzake; masaje on bat muskuluen eta…