lilabide

Heldu da eguna, eguna eta ordua ere bai. Bihotzak eta oinak Lilabide hasteko prest. Aurreko egunetan entrenamenduan gogotsu, eta gaur, gure helburua 5 kilometro oinez, ordu betean egitea. Bagoaz ba, alai eta indartsu.

Erritmo bizia, hori da sasoia!! Arruena parkean, astoaren irudiarekin argazkia aterako dugu? Proposatu eta egin. Ibilbidea egiteko denbora soberan, nonbait. Bejondeizuela!

Monterronera heltzean, oinak arin-arin, aldapan behera gustura hartzen dela, halajaina!

Plazara heldu eta harrera ofizialerako dena prest. Hor, Eva Abuin, zinegotzia, eta Maider Morras, alkatea, mikrofonoa eskutan; hitz batzuren ondoren, I Lilabideren aipamen bereziak egitean, bihotzak ikara, eta emozioak, denon begietan azaleratu dira. Adinez nagusienak, bere indarraz eta kemenaz guztiontzako eredu diren Feli, Angelines eta Mari Joseri batetik; eta bestetik, gure, guztion, etorkizuna islatzen duen partaide gazteenari, Zaraiari. Besarkadak eta txalo bero-beroak plazan.

Eta ekitaldiari bukaera emateko, hitz batzuk, eskertzeko. Eskerrak gaurko Lilabide arrakastaz gauzatzen lagundu duten guztiei, ekarpen txikienari ere: ideia, izena, irudia, argazkiak…; Batukada (sambamaña), Emakume Txokoa, Udalzaingoa, Brigada, Eroski… Zinegotzia, Alkatea. Eta nola ez, Lilabide egitera etorri zareten emakume guztioi. Askoren artean sortutako ekimen horri, osasuna! Eta hurrengo martxoak 8ra arte!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/lilabidek-eskerrak-eman-dizkie-m8ko-ekimenean-lagundu-zuten-guztiei/ https://goiena.eus/arrasate/1709898476382-zaku-bete-kontu-saioa-2024-03-08

https://goiena.eus/arrasate/1709910058742-lilabide-martxa-egin-dute-lehenengo-aldiz

https://mondraberri.eus/lilabide-emakume-martxa-arrakastatsuak-kolore-morez-bete-ditu-kaleak/

https://mondraberri.eus/lilabide-ibilaldia-argazki-galeria/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *