emakumeak zientzian

Emakumeak zientzian, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak

* Hogeita hamabi euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

Donostia, 2024ko urtarrilaren 17a. Hogeita hamabi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero).  (emakumeakzientzian.eus)

Halaber, 55 urtetik gorako emakumeentzako tailerrak antolatu dira, emakume helduek kulturaren transmisioan duten zeregina balioesteko. Esperientziaren boterea izenburua du ekintza horrek, eta zazpi ikerketa-zentrok hartuko dute parte; beren ateak irekiko dituzte egiten duten ikerketa ezagutarazteko, eta, edozein lekutan egiteko moduko zenbait esperimentu labur eta errazen bidez, kultura zientifikoa familietara eta gure inguruneetara zabaltzen saiatuko dira. (emakumeakzientzian.eus)

Biomagune ikerketa zentruan, ikerlariek lantzen ari diren gaiei buruzko azalpen interesgarriak eman dituzte, aukera izan dugu, baita ere, zehaztapenetan aritzeko. Oso aberasgarria izan da!

CFMn harrera egin digute eta hiru laborategietan azalpenak entzun eta gero, esperimentazio fasera pasatu gara. Horietako baten, Arizmendi Ikastolako ikasle ohia, bera gaur ikerlari, Asier Mongelos. Bisitarien artean, bere bi irakasle izandakoak. Hunkigarria guztientzat.

Emandako karpetan, etxean egiteko moduko 12 esperimentu eskaini eta geu, taldeka, ikerlari gazte batzuek lagunduta gauzatu ditugu. Gustura, ilusioz eta harriduraz ikusi ditugu sortu diren ondorioak. Zientziarekin jolasean, eta bide batez, ikasten!

Nazionalitate askotariko ikerlariak aurkitu ditugu CFMn, horietako zenbait, doktoretza egiten ari dira. Bisitan joan garenok aldiz, emakume helduak, ikusi eta ikasteko gogoz. Eskertzekoa Emakumeak Zientzian proiektuan, zientziaren dibulgazioan, emakume helduentzako ere tailerrak eta bisitak antolatzea. Guztiak gustura egon gara, beraz, datorren urte arte!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://emakumeakzientzian.eus/emakumeak-zientzian-bizimodu-bete-baten-bila-dabiltzan-pertsonak/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *