sasoibide+: bedoña, haratusteak

Bihar eguen zuri, haratusteetako hasera, eta jada sumatzen da mozorro giroa, broma gogoa…

Bedoñara, mendiko bidetik abiatu gara, Etxaburu baserrian gora. Aldapan, jendea eraldatzen hasi da; bat-batean pertsonai bereziak agertzen zaizkigu: sorginak, punkiak, ekialdeko printzea, saltimbankia, lekaimea, sendagilea, pinguinoa… Hango mundu zoroa, sorpresak, barre algarak… Konturatu orduko, Bedoñan. Bi lagunen artean, guztiontzako mokadutxoa ekarri dute, eta nola ez, mahaia atontzeko eskuz brodatutako mantela. Bejondeiola etxeko altxortxo hori ekarri duenari, Idoiari.

Negu betean egon arren, natura esnatzearen zantzuak agertu dira zenbait bazterretan, eta badirudi geure animoa ere kutsatu egiten dutela. Horrela, jolasean aritu eta gero, azken irrintzia bota eta herrirantz abiatu gara, aldarte onean, gustura!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *