sasoibide+: anporreta (585 m)

Anporretara joateko, gaurkoan Monterronetik abiatu, arbolapean, aldapa samurretan gora. San Kristobalen, hor non eremu txikia hesituta, zer ote da? Hurbildu, eta hezegune babestua aurkitu dugu. Horrelako espazioei gero eta garrantzi gehiago ematen zaie, biodibertsitatearen izenean. Naturaren orekaren alde egindako guztia, eskertzekoa.

San Kristobal, Loo… bidean aurrera jarraitu. Lubakien ondotik pasa eta tontorrera heldu gara! Ikusmira ederra; baina haizea mugitu eta freskuragandik babestea komeni. Mokadutxoa, hidratatu eta aldapan behera, Musakolarantz doan bidea hartu dugu. Gaurko paseoa zirkularra izango da, aukeran bi bide ezagutuko ditugu.

Bide ezberdina da beherako hartu dugun hau, berehala zabal-zabala. Metal-ura iturritxoa bide baztarrean, zubitxoa eta ohitura zaharrei jarraiki, bertan edalontzia eskura. Inguruan azeri-buztan indartsuak bildu daitezke. Gure artean badago horiekin egindako ura hartzen duena, zein onurak dituen, nola prestatu eta nola hartu behar den ere azaldu digu. Beti ere, sendabelarrekin kontuz ibili behar dela gogoratu, indar handia dutenez, dosi txiki eta ondo tartekatuta hartzea ezinbestekoa da; horrela egin ezean, mesede baino kaltea sor dezakete eta. Beraz, ongi informatu eta tentuz hartu!

Aurtengo apirila lehorra izan arren, menditik badator ura. Harriartetik badoa kantari, errekarantz. Eta gu, lagunarte atsegina amaitzear, gaurko bira eta izan dugun eguraldia eskertuz, bakoitza gure txokora. Bejondeigula, lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2282/azeri-buztana

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *