elorrio

Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Bide lasaia, baserri, zelai artean, Argiñeta nekropolira heldu arte. Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien kalitate eta antzinatasunagatik (VII.-IX. mendeetakoak). Hogei hilobiz eta bost hilarriz osatutako nekropoli hau San Adrian baselizaren aurrean dago, Elorrioko kanpo aldean.(turismoa.euskadi.eus)

Horrez gain, hilobi bikoitzaren inguruko legenda kontatu digu Edurnek. Hala bazan…

Mendraka auzoan aurrera, panoramika ikusgarria. Aurrez aurre Anboto mendikatea ikusgarria, mendi tontorren izenak aipatu eta denak ezagunak: Udalatx, Besaide, Orixol, Anboto, Deabruaren pasadizoa, Alluitz, Aitz txiki, Mugarra… Itsasok aldiz, geologiako azalpentxoa eman digu: bailara sinklinal baten aurrean gaudela eta nola sortua izan den, Punta Galean oso argi ikusten omen da tolesdura. Interesgarria guztia! Eskerrik asko Edurne eta Itsasori, zuen inguruan beti daukagu zer ikasi!

Mokadutxo baten ostean, jarduera fisiko osasungarriaren aholkua eskaini digu Edurnek; egunero eginez gero, 110 urte osasuntsu harrapatuko omen ditugu. Zertan datza taulak? 20′ oinez ibiltzea; eserita gaudela botila bat 12 bider jaso; toalla bihurritu 12 bider; aulkitik altxa 12 bider; puxika bati kolpeka, jolasean oinez, 12 bider; 12 aldiz zortzikoa lurrean marraztuz, oinez; besoak gorantz luzatu 3 bider; eserita gaudela hanka bat luzatu, 6 bider. Hori guztia hiru serietan errepikatzea.

Udaberria betean, tenperatura epelari esker lora ugari baztarretan, irudi atsegina zalantza barik.

Elorrioko kalea txukuna, bizi-bizia, dendak, erakusleiho dotorea, jendea…

Plaza nagusian, basilika ikaragarria; atea zabalik eta barrura. Gotiko berantiar estilokoa, bertan Berriotxoako Balentinen gorpua omen dago, aldare berezi baten azpian. Han zegoen Lourdes Querejetak zenbait azalpen eskaini dizkigu, eta interneten elorrio siempre topatzeko, Igor Basterretxeak emandako informazioa aurkituko baitugu.

Goiza polita eta aberasgarria. Elorriora egun pasa etortzeko badaukagu aitzakia, badago zer ikusi eta. Eskerrak Angelines eta Edurneri irteera prestatzeko hartu duzuen lanagatik. Hurrengorako ere, gu prest!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/arginetako-nekropolia/aa30-12375/eu/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Argi%C3%B1etako_nekropolia

https://www.donostitik.com/porlossenderosdebasajaun/2020/08/28/argineta-viejos-simbolos-petrificados/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Sinklinal

https://www.igorbasterretxea.eus/wp-content/uploads/2020/03/BASILICA_DE_LA_PURISIMA_CONCEPCION.pdf

https://www.igorbasterretxea.eus/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *