Bero-zapa gaurkoan, beraz, paseo lasaia komeni; horrela, Mekolalde aldera abiatu gara. Gure lagun bergararra, Mila, gure zain. Berehala ezagunak, lagunak, familiakoak… aspaldi ikusi gabeak agurtzeko aukera izan dugu. Gaurko bidean, jauregi dotore baten aurrean pasatu gara, Moiua dorrea edo jauregia…
Categoría: 2022 / 2023
Gaur Topaketak, saio berezia, Musakolako kiroldegian. Izen ponposo horretan zer sartzen ote da? Arizmendi ikastolako Gikaiko ikasleek gidatutako saioa, beraz, sorpresaren bat izango dugu. Xabin irakaslea gure zain sarreran, kantxara sartu eta harrituta gelditu gara hango ikasle talde handia ikustean,…
Anporretara joateko, gaurkoan Monterronetik abiatu, arbolapean, aldapa samurretan gora. San Kristobalen, hor non eremu txikia hesituta, zer ote da? Hurbildu, eta hezegune babestua aurkitu dugu. Horrelako espazioei gero eta garrantzi gehiago ematen zaie, biodibertsitatearen izenean. Naturaren orekaren alde egindako guztia,…
Elkartu eta berehala, gure lagun Pacori gure dolumin sentitua adierazi diogu, elkartasun une hunkigarria. Oharrentzako tartea: maskaradak ikustera joan nahi?, AEDk busa antolatu du; puntaik-punta oraingoan Oñatin, parte hartzeko aukera zabala; Arrasateko teileria, labea, non dagoen ikustera hurbilduko gara. Goazen…
Gaur nora? Aretxabaletako sarreran Oro auzorantz abiatu gara. Giro ederra, zuhaitz arteko itzala gustura hartzen den honetan, aldapan gora abiatu. Paseoa ezaguna izan arren, gaurkoan ere atsegina. 20 baserri eta 45 bizilagun ditu auzoak. Gaur egunean ez dauka elizarik, baina…
Aurten bi lehiaketen deialdiak daude: I Ibilbide Berriak eta IV Argazki Lehiaketa bidea eginez gozatu I Ibilbide Berrietarako lehiaketa, 2023 Oinarriak: – Sasoibideko kideek har dezakete parte, bakoitzak dagokion sailan: sasoibide edo sasoibide+ – Bi ibilbide aurkeztu behar dira: bat…
Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Bide lasaia, baserri, zelai artean, Argiñeta nekropolira heldu arte. Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien…
Arrasateko baserri zaharrenetarikorantz egingo dugu gaurkoan. Salturrira. Hau talaia, bailara zabala bista-bistan, kantuan hasteko gogoa ere sortu zaigu, eta Idoiak zenbait abestiren letra duen papera eskaini digu. Has gaitezen ba, tonua hartu eta goxo-goxo abestu. Loretan dauden arbolak ere, gurekin…
Gaur Untzillara, Aramaioko elizatea, ibilbide berria guretzat. Olandiotik gora, Murugaineko bidean, Naparrena baserriraino; hortik Etxezurirantz, aurrera egin, eta, marka zuri-horia azaltzen den horretan, gorantz doan bidea hartu. Eskuinerantz, Murugainera darama. Paisaia ederra aurrean duguna. Bidea ona, lasaia. Muru, etxe taldeak…