sasoibide+: udala

Urtarrilako lehen irteeran, Udalarantz abiatu gara; oraingo honetan, ezohiko bidea aukeratu dugu: Ederteketik gora, Arteagatik aurrera egin eta artadian gora hartu. Artadia, baso mediterraneoa da, ederra (inork diseinatu gabea), berezkoa; enborrak goroldioaz jantziak, bihurriak, askotariko formak… Naturagune atsegina! Artadiarekin mugan,…

aretxabaleta

Goiz argitsua bezain freskua gaurkoa, antzigarra bazterretan, zenbait txokotan errepidea labainkor… horri guztiari aurre egiteko, guztiok pausu bizi-bizian heldu gara Aretxabaletara. Arrasaterantz bueltan, itzalean dauden bazterrak zuriak oraindik. Ibaialde parean, lur-jausiari begira. Debak baratzeko lurrak irentsi ditu; galera galanta bertako…

euripean!

Ausartak gaur Biterin elkartu garenok, bai horixe! Euripean norantz joan erabaki ostean, Bixi-bizi tailerrean ikasitako ariketa batzuk eginez gorputza abiatzeko prestatu dugu. Araztegi parean pasa garenean, beraren funtzionamenduaz hitz egin dugu, eurite handiak direnenean sortzen diren arazoez… Araztegi parean apar…

durango

BA DA! 56. Durangoko Azoka zabaltzeko prest eta gu bertara, aitzaki polita herria hobeto ezagutzeko. Lolik eta Loreak, gure lagunak, proposatu eta ibilaldia antolatu digute. Antzina Durango Uria inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da Santa…

sasoibide+: urzuloko iturburua

Azken egunotako euriteek lurra ase ote duten ikusteko, Urzuloko iturburura hurbildu gara. Ura baztarretan, ugari, indarrez, abiaduraz… kantari! Eta paseoaren amaieran, sorpresa. Zer eta, gure lagun Ixiarrek, etxean prestatu duen jaiotza ikusteko aukera izango dugu. Jaiotzaren oinarrizko pasarteaz gain, Ixiarrek…

bixi-bizi tailerra

Arizmendi Ikastolako Tafydeko ikasleek, guretzat espresuki, prestatutako tailerra egitera hurbildu gara. Ferialekuko gimnasioan, gure irakasleak izango direnak: Jokin Blanco, Erik Herrán, Aitor Díaz de Heredia eta Iñigo López. Aerobikaren aitzakiaz, kardio ariketak; propiozepzio ariketak, oreka eta estabilitatea landuaz; zirkuitoan, aldiz,…

sasoibide+: izurieta

Muruko bidean gora, Izurietara joateko asmotan abiatu gara. Izurieta edo Isurieta Aretxabaletako auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 12 biztanle zituen, eta 2016an, berriz, 14. 10 baserrik osatzen dute auzoa eta herrigunetik gertuen dagoena da. Zenbait aztarna erromaniko…

atxondoko ibilbide berdea

Gaurko irteera Angelines eta Edurnek proposatu eta prestatutakoa da, irrikaz, autobus geltokian elkartu gara; eguraldia ere, lagun! Anbotoren magalean eta Arrazola errekako urek bustita, Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat aurkitzen da. Atxondo bailara aldenik alde zeharkatzen zuen Arrazolako meatzeetako trenbideak.…

sasoibide+: miraballes

Arratsalde polit honetan, Miraballes aldera joateko, Aretxabaletarantz abiatu gara. Bidean, udazken koloreak aurrez-aurre, arbolak biluzten, alfonbra gure oinetan… Trial-parkeko oztopoak ordenatuta, pilaketa ezberdinak, material anitzak… ikusten diren markengatik, aurreko egunetan bertan frogaren bat ospatu dela sumatzen da. Mugarri berritik gora,…