bergara

Bergaran, paseatzeko gogoz aspalditik eta horretarako gaurko egun ederra aprobetxatu dugu. Horrela, gure lagunek prestatutako ibilbideari ekin diogu. Migel Altuna eskola, eraikin berriaren ondotik, Agarreko garaia ikustera abiatu gara. Baserriaren fatxada berritzen, harrituta utzi gaituzte haren elementu arkitektonikoek (XVI.ko gotikoak)…

sasoibide+: aramaio

Aramaiora etorri gara, Arabako lehen herrira. Gure gidak, bertako alaba, ondo baina hobeto ezagutzen ditu bazter guztiak, eta txokorik txoko eraman gaitu historia eta bitxikeriak kontatuz (Santa Kruz apaizarena…) Arratsalde pasa atsegina eta alaia gaurkoa, eta eskertzekoa Marijek egindako cicerone…

sasoibide+: san blas

San Blas bezperatan, Aretxabaletako San Blas ermitara hurbildu gara. Arratsalde argitsu honetan, ingurua gozagarri dago: eraikinak zainduak, ardiak larrean, inguruko mendien perfila ederra… Sailuente edo San Blas ermita, XVII. mendekoa da, herriko parrokia zaharra zen. Ikusteko gogoz, baina nork erakutsi…

ziorlako balkoia

Goiz hotzaaaaa, alajaina!! Autoak, bankuak, parkea, baratzak, belardiak… den-dena zurituta, antzigarra baztarretan. Goialdean epelago dagoela eta, pausu biziaz Asuelarantz abiatu gara. Asuelara heltzean, eguzkiaren epeltasuna sumatzen da, paisaia ezaguna izan arren, ikusgarria… Jarrai dezagun balkoirantz! Ziorlako balkoia 365 metrotara dago,…

urte berritan, aretxabaleta

Neguko goiz hotz honetan, Biterin elkartu gara eta Aretxabaletarantz abiatu. Tenperaturari aurre egiteko, pausu bizi-bizia markatzea baino hoberik ez dago. Txarape auzoan, eguzkiaren epeltasuna sentitu dugu, bertako etxeen orientazioa eta aurrean duten panoramika, ikusgarria! Gaurko paseoaren bukaeran, Arizmendi ikastolako ikasleek…

sasoibide+: udala

Urtarrilako lehen irteeran, Udalarantz abiatu gara; oraingo honetan, ezohiko bidea aukeratu dugu: Ederteketik gora, Arteagatik aurrera egin eta artadian gora hartu. Artadia, baso mediterraneoa da, ederra (inork diseinatu gabea), berezkoa; enborrak goroldioaz jantziak, bihurriak, askotariko formak… Naturagune atsegina! Artadiarekin mugan,…