bergara

Bergaran, paseatzeko gogoz aspalditik eta horretarako gaurko egun ederra aprobetxatu dugu. Horrela, gure lagunek prestatutako ibilbideari ekin diogu. Migel Altuna eskola, eraikin berriaren ondotik, Agarreko garaia ikustera abiatu gara. Baserriaren fatxada berritzen, harrituta utzi gaituzte haren elementu arkitektonikoek (XVI.ko gotikoak) zein dekorazioan erabilitakoek.

Gipuzkoan gelditzen den jatorrizko garai bakarra da. XVI. mendearen lehen erdian jasoa, okelak, igaliak eta garia gordetzeko zurezko biltegi hau, iltzerik erabili gabe, matxinbrazko sistema batez eraikia dago eta lurretik metro bat baino gehiagora altxatua harrizko lau oinen gainean. (www.kulturweb.com)

Baserri eta eraikin ederretatik San Martin gurutzera heldu gara, hortik Bergara gure oinetan, ikuspegi osoa.

Poliki-poliki San Martzial ermitara hurbildu gara, horren inguruan ospatzen da erromeria herrikoiena. Bertan dagoen iturrien urak azaleko gaitzetarako berezia omen zen. Aurrean zelai zabalak, herritarren festa gogoa asetzeko: kuadrillen bazkarietako mahaiak jartzeko, dantzarako, atsedenerako, jolaserako bolatokia… inguru polita eta zaindua.

Herrirantz goazela, kapritxozko etxeak, iturria, askak… aldapa (beherantz beti errazago); eta zain daukagun salda, pausu biziagoa egiteko motibagarria.

Zein gustura etorri garen ikusita, Bergarara berriz ere bueltatuko garela argi daukagu; beraz, Idoia eta Mila, prestatuko diguzue beste ibilbideren bat? Zuen baiezkoaren zain gauzkazue!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Agirre_baserria

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/agirreko-garaia/garaia/bergara-gipuzkoa-/fichaconsulta/32850

https://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=120&id=44&L_Id=73&idioma=eu

http://bergaraturismo.eus/eu/san-martzialgo-erromeria

One thought

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *