bixi-bizi tailerra: zoru pelbikoa

Irakasle prestuak eta ikasleek… ikasteko irrikaz. Zer gehiago eska daiteke honelako saio interesgarri bezain praktikoa den baterako?

Saioa Barandiaran, Ander Bengoa, Luken Balerdi eta Txomin irakasle ditugula Kegelen maniobra landu dugu eta ariketa hipopresiboak egin ere bai.

Eskertzekoa Arizmendi ikastolako ikasle eta irakasleek guretzako prestatu eta eskaini diguten klasea. Bejondeizuela!!

Gaur ikasitakoaren gorabeherak, eta bestelakoak ere aipagai salda bero-beroa hartzen genuen bitartean. Goiza bixi-bizia, alajaina!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://madreshoy.com/eu/Kegel-ariketak-balio-du/

* Arrasateko Kirol sailak ate irekien saioak antolatu ditu. Otsailaren 1ean (martitzena) eta 3an (eguena) aukera egongo da Uarkapen Hipopresiboen ikastaroa dohainik probatzeko, 18:15etik 18:45era.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *