sasoibide+: san blas

San Blas bezperatan, Aretxabaletako San Blas ermitara hurbildu gara. Arratsalde argitsu honetan, ingurua gozagarri dago: eraikinak zainduak, ardiak larrean, inguruko mendien perfila ederra…

Sailuente edo San Blas ermita, XVII. mendekoa da, herriko parrokia zaharra zen. Ikusteko gogoz, baina nork erakutsi ez dugu aurkitu. Hurrengo baten izan beharko.

Apotzagarantz jo dugu eta San Bernabe ermitan geldialditxo bat egin. Orduan, ezusteko goxoa motxila batean azaldutakoa: san blas opila! Gustura, eta haren aitzakiaz, hango kontu kontari, barreak, kantuak…

San Bernabe ermita 1996an zaharberrituta, eraikin dotorea. Barruan, San Roke eta San Trokazen irudiak, beraien ermitak jausi eta horra ekarri zituzten. Aldarean XIII.eko tailla bat dago, San Migel parrokiatik ekarria.

Apotzagako kanposantu bereziari bisita egin gabe ezin jarraitu; han gogoratu dugu haren sorreraren ideia nola sortu zen, diseinua, egilea… Guztion artean osatu dugu kontakizuna!

Sagar arbola horiek gure arreta erakarri dute, zein txukun eta egoki haren adarrak, fruitua jasotzeko eroso. Jabearen lan ona bistakoa.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Sailuente edo San Blas ermita: Sailuente edo San Lorenzo ermita, XVII. mendekoa da, herriko parrokia zaharra zen. Sailuente edo San Blas izenez ere ezagutzen da, eta horren arrazoia da, ziurrenik, santuaren taila bati egiten zaion gurtza, Larrinoko San Blas ermitatik datorrena. 1556an, San Joan izenarekin aipatzen da eta historian zehar Etxabarriko San Joan Bataiatzailea eta Etxabarriko San Lorentzo izenak txandakatzen dira. 1739an, zaharberritze lan garrantzitsuak egin ziren eta etxe berria ere eraiki zen ermita aurrean. San Lorenzoren irudi berria 1783koa da, Vicente Ramírez Oñatiko eskultoreak egina. Lehorte luzeak izaten zirenean, santuaren irudia jaisten zen ermitatik parrokiara, eta bederatziurrena errezatu egiten zitzaion. Fede handia du eztarriko gaitzak sendatzean. Gero, familiaren artean banatzen diren sanblasak bedeinkatzen dira.
1992an hasi zen zaharberritzen, eta 1994ko otsailaren 6an inauguratu zen berriro.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *