Marijek proposatuta, San Blasetan Aretxabaletako ermitara joateko plana egin genuen, baina, covid-a dela eta, herritik ezin irten gelditu ginen, mugak itxita. Aurrerago, Elik Aretxabaletatik Apotzako bidea egitea eskaini zigun; aurrez prestatu, nondik norakoa, bidea eta denborak neurtu zituen. Horrela, buseko…
Categoría: 2020 / 2021
Gernika pasealekuan ateratzen den bide zidorretik San Baleriorantz abiatu gara. Zuhaitz artean, naturan murgilduta, gustura, asfaltora irten arte. San Balerio parkean zehar, urzulo iturburura abiatu gara. Errekatxoaren zarata, txorien kantua… naturak bere edertasunean paseo polita eskeini digu. Lursail hau, auzoko ermitari…
Kaleko iturri gutxi dago edo asko? Udaleko arduradunak, Elena Letek, 99 dagoela esan digu. Harrituta, iturri horien bila abiatu gara. Lau taldetan antolatuta, kalerik kale ibili eta pentsatzen genuen baino gehiago aurkitu ditugu. Batzuk jakineko tokietan, haur parkeetan; modelo ezberdinekoak,…
Olandixon gora eta Murugaineko bidean aurrera. Batera zein bestera begiratu, ikusmira ederra, erakargarria, ezin begiratzeari utzi! Olandio etxe ondotik pasatzean Garbiñerekin topo egin eta kontu kontari aritu zaigu, gu gustura; garai baten bertan ermita bat omen zegoen, Santa Cruz de…
Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina. Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen…
Bedoña auzora abiatu gara, harrobian gora, tunelen gainetik, errepidetik. Santa Eulalia eliza, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia; osagai erromanikoak ditu, leihoak hain zuzen. Egitura sendoa eta osasuntsua. Bisita atsegina. Laino artean ere, Bedoñak bere xarma mantentzen du.
«Oro Aretxabaletako auzoa da. 2016ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 45 biztanle zituen. 20 baserrik osatzen dute auzoa eta gaur egun ez dauka elizarik. Garai batean ordea, bertan zeuden San Martin eta San Juan ermitak (gaur baserri bihurtuak).»(wikipedia) Oroko bidea…
Gesalibar auzoaren izenak «ur gazien ibarra» esan gura du. Santa Agedako bainuetxea: garai batean oso ezaguna izan zen, inguruan zeuden uretzak zirela-eta. Ilustrazioaren jarrera izan zen higienearen eta osasunaren aldekoa, eta haren eraginez 1825. urtean eraiki zen bainuetxea. Antonio Cánovas…
Monterron pasa eta gero, eskumara dagoen bidezidorretik (Meatzerreka dioena), aurrera. Bide estua, baso anitza, guretzat ezezaguna eta gustatu zaigun bidea. Meatzerrekan, Etxaldebarri baserriko bidean, aurrera. Inguru ezaguna, udaberria heldu dela nabarmentzen da. Loora joateko bidean, Ormaixio. San Kristobalera heldu, eta…