Gesalibarrerantz

Gesalibar auzoaren izenak «ur gazien ibarra» esan gura du. Santa Agedako bainuetxea: garai batean oso ezaguna izan zen, inguruan zeuden uretzak zirela-eta. Ilustrazioaren jarrera izan zen higienearen eta osasunaren aldekoa, eta haren eraginez 1825. urtean eraiki zen bainuetxea. Antonio Cánovas del Castillo, Gobernuko presidentea, anarkista batek hil izanak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea 1897an. Berriz irekitzea Hospitalarias de San Juan de Dios ordenak eta Hermanas del Sagrado Corazón ordenak kudeatu zuten, eta egun duen gaixoetxe funtzioa orduantxe eman zitzaion. (www.arrasate.eus).

Bidean, Barrenatxo errota (Erdi Arokoa) eta Ibarretako gurutzeak (gurutze bi horiek Ganboa eta Oñaz leinuen mendekuen lekuko dira, Erdi Aroan gertatuak). Loreak gogoratu digu haien historia.

Basoan sartu eta Fagor zenaren ondotik pasatzean… ezin ahaztu gertatutakoa. Tristura eta mina sentitzen dugu oraindik. Gure artean bertako bazkide izandakoak ere badira eta haien bizipenak entzutean hunkitu egin gara. Baratzeak pasa eta Garagartzako etxeetako lore ederrekin zenbait, liluratuta. Batzuen izena ezagutzeko, telefonoaren aplikazioa aukera paregabea da eta eskura!

Harrobiaren ondoan, putzu dekantatzaileak eta bestelako tresneri bereziak; zer diren eta zertarako, Migelen azalpenei esker ezagutu dugu. 1980an gertatutako istripu larri bat oroituz, omenaldi sentitu gisa, monolitoa.

Atxabalpeko instalazioak, jardinak, jolas parkea… Konturatu orduko, Gesalibarren.

Eliza parean, Aramaiotik datorren autobusa hartzeko aukera. Gutariko batzuek hartu dute, besteok oinez bueltatzea nahiago.

Akiso zubia: izen bereko baserriaren ondoan kokatua; eragina izan zuen Garagartzaren garapenean. XVI. mendean eraiki zen, egurrezko beste zubi baten ordez, izan ere, ziklikoki uriolek hondatzen zuten.

Bueltako bidea erraza bezain atsegina eta amaitzeko, terraza baten salda goxoa.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-garagartza-gesalibar

https://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=162&id=716&L_Id=44&idioma=eu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *