Albiste hau Goienan argitaratu zen 2021-07-09an. Inaziotar Bidearen lehen etapa eginda agurtu du ikasturtea Sasoibidek; pandemia urtea izan arren, 64 irteera egin dituzte eta 974 herritarrek hartu dute parte horietan. Antolatzaileak «oso pozik» daude, hasierako kezkak uxatuta, izan duten harrerarekin.…
Categoría: 2020 / 2021
Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest. Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz. Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura…
Ikasturteko azkenengo irteerarako prest. Monterroneko zuhaitzak identifikatzeko eskuko telefonoa erabiliko dugu. Taldetan jarri gara eta aplikazio berezirik izan gabe ere, googlen bitartez, zuhaitzak ezagutu ahal izateko jarraibideak eman ditugu. Azkar asko jaso eta praktikatzeko moduan gaude. Ea ba, abia gaitezen!!…
Gaurkoa irteera berezia. Hasieran Markel, kirol teknikaria, gurekin osasun arloko gomendioak azaltzeko; egingo dugun ibilaldirako beroketa ariketa egokiak egin, eta giro ederrean abiatu gara. Markelek gogoratu digu gorputzak EGARRIA sentitu aurretik, hidratatu egin behar dela; horrela, Asuelan ura eta fruitu…
Naparrena baserrirantz, Murugain, abiatu gara Ekutiano (Ikutixo) baserri inguruko bidetik. Arretaz ibili beharreko bidea eta markei (zuri-horiak) ondo erreparatuta, desbideraketa asko baitago; guztietatik gorantz egiten dela dirudi, baina… ez genuke galduta ibili nahi! Inguru politak, zainduak, landak lorategia dirudi ;…
Ibarraundi museoak zenbait aukera eskaintzen du, bertako erakusketaz gain ibilbideak ere prestatu ditu. Gaurkoan, Iturriena ezagutzera abiatura gara, Arrate eta Saioa gidari, Eskoriatzatik Bolibarrera hain zuzen. Bolibarreko bide ertzean arreta deitu digu Pagaldairen monolitoak, inskripzioak, irudiak… Ur sufretsuak baserrian, iturriko…
Aspaldi Santa Luzian egon gabe eta bertara joateko plana egin dugu. Gaurko arratsalde beroan paseatzeko, paregabeko parajea. Zuhaitzen itzalaz babestuta, bidean aurrera. Paisaia ere erakargarria. Basoaren aniztasunak harritu gaitu, konifera mota ezberdinak, haritzak, pagoak… Udalatxen hegoaldean artea da nagusi, iparrean,…
Salturrira abiatu aurretik, beroketa ariketei ekin diegu. Monterronen aurrera, pasealekuan, bidezidorretik San Baleriorantz eta jarraian Mietzerrekaraino. Bide markak jarraituta, Salturri baserriraino heldu gara. Paisai ikusgarria, etxea ere ederra eta gordetzen duen historia, luzea. Denon artean gogoratu ditugu zenbait datu: Arrasateko…
Aretxabaletako bidean, eskuman dagoen bidezidorretik, antzinako zubitik, Deban beste aldera pasa, eta aldapan gora Miraballesera hurbildu gara. Baserri ingurura hurbiltzean, Esther eta Juan Mari azaldu eta oso ongi hartu gaituzte. Etxe inguruko hainbat kontu esan dizkigute: orain 500 urte eraikitakoa…