Paseo botanikoa

Ikasturteko azkenengo irteerarako prest. Monterroneko zuhaitzak identifikatzeko eskuko telefonoa erabiliko dugu.

Taldetan jarri gara eta aplikazio berezirik izan gabe ere, googlen bitartez, zuhaitzak ezagutu ahal izateko jarraibideak eman ditugu. Azkar asko jaso eta praktikatzeko moduan gaude. Ea ba, abia gaitezen!!

Hor, telefonoan google sakatu, hostoei argazkia atera eta… berehala erantzuna!! Erraza da! Orain planoan kokatu eta… EGINA!!

Etxaluzen izan da hurrengo zita. Taldetan inkesta bete, ekarpenak egin… sasoibideren jarduna nola aberastu, paseo berrietarako aukerak, antolaketan parte hartzeko prestutasuna… Aukera interesgarria izan da.

argazki lehiaketa, sasoibide saria: LAGUNAK MENDIAN

(Epaia) sasoibide II Argazki Lehiaketa: «Lagunak mendian»Sasoibiden izaera islatzen da argazki honetan: Mendian, lagun-giroan, irrifartsu (nahiz eta musukoekin ez den oso garbi ikusten), denak emakumeak gainera!

argazki lehiaketa, sasoibide+ saria: UDALATX, LEKUKO APARTA

(Epaia) sasoibide+ Argazki Lehiaketa:  «Udalatx, lekuko aparta». Beste argazki irabazleak bezala Sasoibide zer den erakusten du, baina argazki honek konposizio aldetik plus bat dauka: Udalatx bertan agertzen da, eta ideia bat ematen du zer nolako ibilbideak egin izan dituzuen…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *