Andramarizuri

Gaurkoa irteera berezia. Hasieran Markel, kirol teknikaria, gurekin osasun arloko gomendioak azaltzeko; egingo dugun ibilaldirako beroketa ariketa egokiak egin, eta giro ederrean abiatu gara.

Markelek gogoratu digu gorputzak EGARRIA sentitu aurretik, hidratatu egin behar dela; horrela, Asuelan ura eta fruitu lehor batzuk hartu ditugu. Hortik aurrera, bidea erraza, dena aldapan behera.

Andramarizuri Arrasateko ermita da, Bedoñakoa hain zuzen, eta Oñatiko Zubillagarekin mugan; hala ere, zenbait arrasaterri ezezaguna egiten zaie. Merezi du bai, inguruak ezagutzera hurbiltzea.

Ermitaren ezaugarri txiki bat, kanpaia, erdi ezkutuan. Txoko polita eta gustuz zainduta!

Zubillagarantz paseo atsegina, baratza, baserri, etxe eta armarri dotoreak, guztiak. Eta arrosak, bere momentu ederrenean; gure lagun kuadrillak, guztiak banan-banan loreak usaintzen. Hori gozamena!

Bazkaltzeko ordua eta lagunartean egoteko aprobetxatu dugu. Gustuko bazkaria, giro ezin hobean, eta postreetara helduaz bat, gure lagunaren urtebetetze ospakizun txikia sortu da: bertsoak, kantuak, kandela…

Eta eguna borobiltzeko, etxerako bidea, aukeran: busean batzuk eta indartsu sentitzen direnak… bueltan, OINEZ! Bejondeizuela, kuadrilla!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *