Eskoriatza: Iturrien ibilbidea

Ibarraundi museoak zenbait aukera eskaintzen du, bertako erakusketaz gain ibilbideak ere prestatu ditu. Gaurkoan, Iturriena ezagutzera abiatura gara, Arrate eta Saioa gidari, Eskoriatzatik Bolibarrera hain zuzen.

Bolibarreko bide ertzean arreta deitu digu Pagaldairen monolitoak, inskripzioak, irudiak…

Ur sufretsuak baserrian, iturriko urak, uretsa hain zuzen, usaina handia du, baina azalarentzat oso ona omen da. Ur sufretsuen sorburuan ugaria izaten da igeltsu harria. Aurrerago, beste iturri bat, oraingoan metal-ura; nabarmena ur horren arrasto gorria.

Bolibarko eliz atarian gure lagun Feliren urtebetetzea ospatu dugu, egun handia denontzat, 86 urte bete baititu. Sasoiko, alai… guztion lagun!

Iturrien ibilbidearen bukaeran ur-biltegi zaharra ikusi dugu, Jose Aranak (herriko ongilea) finantzatua.

Uraren definizioak zera dio: ura gardena, usai eta zaporerik gabekoa dela; gaurko ibilbidean, aldiz, salbuespenak badaudela ikusi dugu, gaurko hiru iturri horiek lekuko. Interesgarria gaurkoa ere.

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://www.antzinako.org/Linaje.php?linaje=RepLinajes/pagaldai.html

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *