erronka: inaziotar bidea, 1. etapa

Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest.

Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz.

Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura hark kontatutakoa entzuten; eraikin ikusgarrian gure begiradak irudi bereziak aurkitzen ditu (artzain neska eta kaikuak, gazte seikotea, otsoa…) eta Ferminen azalpenei esker legendak, pasadizoak eta histori bitxiak ezagutu ditugu.

Loiolarako bideari ekiteko garaia heldu zaigu eta mendiko bidetik abiatu gara, baserri eder artean, ederrak eta apainduak.

Aizpurutxon hamaiketakoa egiteko txoko erosoa, San Agustin jatetxea, eta bide batez egiaztagirirako bigarren zigilua eskeini digute. Atsedena hartu eta gero, bidean aurrera.

Urolako trenbidetik makina bat tunel pasa ditugu. Zenbatzen hasi eta izenak jaso, 20 tunel guztira! Batzuk luzeak, besteak motzak; argiztatuak edo zeharo ilunak, horien artean, batzuetan irrintzia bota… eta argiak piztu. Hortik aurrera, hango irrintzi festa!

Tunelak izendatuak guztiak, horra hor guk osatutako zerrenda: Aizkibel, Izuzkitza, Aietsubaso, Larregi, Mugarrieta, Mandabieta, Arkidi, Artetxeberri, Ubola, Aizpurutxo, Ibetete, Azketa, Aitubeondo, Etxabeltz, Igaranzubi, Igaranerreka, Ezkidi, Androndegi, Azpiazu eta Zubiaurre.

Azkoitira heldu eta eraikin esanguratsuek gure arreta erakartzen dute: Udala, Idiakez dorrea, azoka, liburutegia…

Begi aurrean Loiolako santutegia, heldu gara! Bide haserako harria zapaldu eta lortutzat eman dugu erronka. Bejondeigula, lagunok!!

Uranganean txokolate txurruekin, goxo goxo hartu eta egun polit horri amaiera dotorea emanez, etxerantz!

erronka lortua!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.zumarraga.eus/eu/turismoa-eta-kultura/antioko-ermita https://caminoignaciano.org/eu/inaziotar-bidea/

https://ferminlopetegui.blogspot.com/

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *