SASOI FIT (2026-11-04)
TALDE GIROAN ENTRENAMENDUA, ELKARREKIN URRUNAGO!!
Arizmendi Ikastolako GIKAI zikloko ikasleek, adinekoentzat prestatu dute INDAR ENTRENAMENDUA. Eta gu, ilusioz hurbildu gara. Indarra lantzearen garrantzia etengabe entzuten dugu, osasuntsu mantentzeko ezinbestekoa omen da, beraz gogoz hurbildu gara Ferixalekura. Xabin irakaslearekin Danel eta Mikel harrera egin digute. Irakasleak, plana azaldu digu eta jarraian, entrenamenduari ekin diogu. Danelek eta Mikelek, monitore lanetan eta gu ikasle gogotsu. Ordu betea, pentsatu baino laburragoa egin zaigu. Mankuernak, goma, steepa… Lan tresnak izango ditugu hurrengo saioetan ere. Gaurko saioa guretzat oparia izan da, beraz, irribartsu agurtu dugu elkarri: DATORREN ASTERA ARTE!




sasoibide+: BARAJUEN, ARAMAIO (2026-11-04)
Barajuenera joan eta pasiera ederra egin dugu Aramaioko auzoetatik. Ikusmira ederrak, artisau baten lan ikusgarriak eta azken momentuko aurkikuntza. Jangarria den belar bat, colleja. Ameliak eta Enkarnik eman digute horren berri: Amelia bera, txikitan, amonarekin joaten omen zen collejen bila, gero egosita jateko. Oso goxuak omen dira.
Zer dira lepokoak? Gure baratze eta belardietan hazten den Sileve Vulgaris izeneko basa-landare bat da idunekoa. Lepokoak deitzen diegu, baina beste izen batzuk ere badituzte: gisatua, untxitegia, petardoak, suziriak, faroltxoa, untxi-belarra edo farihausleak. (https://www.elhuertofacil.com/collejas-silvestres/)














INFORMAZIO OSAGARRIA
https://alavaturismo.eus/es/-/blog/valle-aramaio
https://www.elhuertofacil.com/collejas-silvestres/
ATXABALPE (2026-11-05)
Gaur, udazken egun borobila: goiza hotza, oskarbi, eta eguerdi aldera, eguzkiak giroa zeharo goxatuz. Hotzari aurre eginez, Garagartzarantz pausu biziaz abiatu gara. Baratza ekologikoetan, gure Fabian lanean, han hurbildu zaigu agurtzera. Gure ibilbidean aurrera egin dugu, futbol zelaira heltzeraino. Naturak eskaintzen dizkigun koloreaz txundituta. Zuhaitzek hostoak galdu aurretik janzten dituen tonuen ikusgarritasunak, berbarik gabe utzi gaitu. Zuhaitz horren gorritasunak, zelaiaren berdetasunak… Zentzuetarako gozamena. Eta lagunarteak, hori guztia areagotu egiten du. Bejondeigula!











Hor, Idoiak eskeintzen dizkigun aleak. Eskerrik asko, lagun.






sasoibide+: ANPORRETA mendi tontorra (2026-11-11)
Lainotsu baina epel-epela, Anporretarantz abiatu gara, Musakolako bidea hartu eta aurrera. Gaurko gidariek aurrez egina dute bidea, eta inongo zalantza barik erakusten digute nondik norakoa. Bakarrik joanez gero, bidean marka zuri horiak jarraituz tontorreraino heltzen da. Gaurkoan ere udazken koloreak nabarmentzen dira: gorri biziak, horiak, horixkak… Begientzat eta animoarentzat, gozagarriak. Bide atsegina, xuabe-xuabe gorantz, zenbaitetan zalantza, ea tontorra non ote dagoen… Han, Udalatx ezkerrean, eta aurrean Anporretara heldu garela adierazten digun Portaloi txiki bat. Heldu gara!! Ilunkara gertu daukagula, eta bueltako bidea hartu, euri tantak ere keinuka. Oraingoan bide luzea egin dugula ohartzen gara. Zeharo ilundu baino lehen, kalera heltzea helburu. Gaurkoa ere, pasiera ederra izan da.























MIRABALLES (2026-11-12)
Olandiotik gora, ezaguna dugun bidetik, Miraballes baserrirantz jo dugu. Gain hori, toki kuttuna dugu: baserri dotorea, ongi zaindua, inguru ederra, ikusmira paregabea… film baterako eszenatokia dirudi. Zuhaitz bitxia atarian, araukaria, bertako osabak, bere garaian, Ameriketatik ekarria. Harengandik gertu, pinporta gorridun gorostia. Baserriko bizilaguna hurbildu zaigu, mutil gaztea, atsegina, eta bere familiako kontuak esaten, galdetzen jardun dugu. Elkarri agurtuaz, gure bideari ekin diogu. Hortik aurrera, bide laua, gero aldapan behera, Deba ibaia ezkutuko zubi batetik pasa dugu, eta etxe aldera. Pasiera alaia eta polita.












SASOI FIT (2026-11-18)
Indarra lantzeko tailerra arrakastatsua Ferixalekuan. Gaur bost monitoreen aginduak fin-fin betetzen hogeita hamahiru lagun. Monitoreak: Xabat, Martzel, Aratz, Inar eta Uhaitz. Denak gustura.








sasoibide+: OÑATI, KILOMETROAK IBILBIDEA (2026-11-18)
Gaurko arratsalderako ez dago hori baino plan hoberik. Goazen ba Oñati aldera.













BIXI BIZI (2026-11-18)
Atzo SASOI FIT, gaur BIXI BIZI, horrela jarraituz gero SASOI BETEAN egongo garela, zalantzarik ez! Bejondeiela Arizmendi Ikastolako GIKAIko ikasle eta irakasleei, bereziki Xabini!!
Gaurkoan, monitoreak (Manex, Laida, Christian eta Aritz ) gurekin errukituta etorri dira, atzo egin genituen indar ariketen ondorioz aje piska bat izango genuela pentsatuz, eta erorketen aurkako ariketak lantzen hasi gara. Oso dibertigarriak izan dira, ederto pasa dugu eta gorputza, barre artean apenas kexatu da. Beraz, guztiok gustura. Eta oso eskertuta!!








