sasoibide+: DONOSTIA, IGELDO (2026-05-06)
Igeldoko Jolas-parkeak 1912. urtean hasi zuen bere ibilera, Muino batean dago, eta bertara igotzeko, Funikularrean egin daiteke. Gure lagunek, ilusioz, ekin diote gaurko irteerari. Funikularra, Donostiako ikuspegi ederraz gozatu, suizar mendiko trenean ibili… aukera guztiak eskura izan dituzte.
Igeldoren domeinua bere xarma retroagatik eta kostaren ondoan duen kokapen pribilegiatuagatik bereizten da. Hemen, atrakzio enblematikoak eta oinez ibiltzera, itsasoko brisa entzutera eta parkeko hainbat puntutatik eskura daitezkeen panoramiketara hurbiltzera gonbidatzen duen paisaia kontserbatzen dira. Ohikoa da aldi berean emozio eta lasaitasun nahasketa bat sentitzea, aisialdirako esparru gutxik lortzen duten dualtasun bat. Azken finean, Igeldoko jolas parkeak nostalgia, bista pribilegiatuak eta une dibertigarriak uztartzen dituen esperientzia proposatzen du. Itzultzera gonbidatzen duen patua da, izan haurtzaroko oroitzapenak berpizteko, izan kostaldeko marko paregabe batean oroitzapen berriak sortzeko.(verviajes.com)








Gero, Donostian pasieran. Haize fin horrekin ere, ibilbide atsegina.







Loli eta Idoiaren irudiei esker, sasoibideko lagunen gozamena suma dezakegu. Bejondeizuela, lagunok!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://verviajes.com/atraccion/parque-atracciones-igeldo
ZIGARROLAKO BEHATOKIA (2026-05-7)
Gaur bi lagun berri etorri zaizkigu, Inés eta Hayat. Ongi etorriak!!





BELAUNALDIEN ARTEKO TOPAKETAK, KULTURATEN (2026-05-07)
Arrasateko Udal Biblioteka, Udal Hezkuntza eta Gazteria Sailak eta Bizipoz Kooperatibak lagunduta, Belaunaldi arteko harremanak izeneko belaunaldi ezberdinen arteko topaketak antolatu ditu Arrasateko Udalak. Proiektuaren bidez, Atarteako, Iturbide Egoitzako, Aita Menniko eta Sasolbideko kideen bizi-esperientziak, eta Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleen naturaltasuna eta ikuspegi irekia uztartu nahi dituzte, adin desberdinetako pertsonak uste baino antzekoagoak direla erakusteko. Proiektuari amaiera emateko, maiatzaren 7an, eguena, saio berezi bat egin dute Areto Nagusian. Azken topaketan, ikasleek eta nagusiek berriz ere bat egin dute bizi izandako esperientziak eta prozesuan zehar ikasitako guztia elkarrekin partekatzeko. (goiena)







INFORMAZIO OSAGARRIA
sasoibide+: JARINDO, 895 m. (2026-05-13)
Jarindok, Arabako mendiak, urteroko bisitan, irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu. Gora egitean, zein tontorrean. Gaurkoan, laino ilunek argiekin tartekatuta, argitasun berezia sortu dute. Animalien presentzia, behorrak adi adi zaindu gaitu, behiek ere, taldean, txekorrekin… Armonia naturan. Eta gu, gailurra zapaldu eta gero, beheraka, umore onean!















Loli eta Idoiaren irudiek ilustratzen dute irteera. Eskerrik asko!
GARAGALTZA, USAKO (2026-05-14)












sasoibide+: GATZ BIDEA, ESKORIATZA-GATZAGA (2026-05-20)
Giro aparta Gatz Bidea ezagutzeko, bagoaz ba gure gidarien atzetik gozatzera. Mila esker neskak!































Gaurko argazkilari finei esker, Inés, Loli eta Idoia, Gatz Bidearen edertasuna sumatu dugu. Beraz, hurrengo egunetan zuen urratsen aztarnei jarraitzeko gogoz utzi gaituzue. Bejondeizuela!
OLASO DORREA, LABORATORIUM. BERGARAN. (2026-05-21)
Dorre hau, Reizabal eta Monzon izenez ere ezagutu izan dena, XVI. mendeko eraikin trinko eta sendoa da, kareharrizkoa. Bi gorputz ditu: bata, garaia, dorre-itxurakoa; bestea, baxuagoa, oinplano angeluzuzenduna. Dorrearen izkinetan eta gorputzik luzeenean dauden elementu zilindriko handiak edo garitoiak dira osagairik azpimarragarrienak. Erlaitzetik kanpora ateratzen dira, pinakuluak bailiran, eta muturraldean flamero dotorez daude apainduta. XVII. mendearen erdialdean, dorre-itxurako atalari oparotasunez landutako hegal barrokoa gehitu zioten. Hegalotako gapirioen artean, inskripzio hau dago: M santissima conzebida sin mancha de pecado original. Amén. Etxe honetan jaio ziren Migel Jose Olaso —Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko idazkari betierekoa (XVIII. mendea)—, Telesforo Monzon Zurbano —politikari handia eta Bergarako Errege Mintegiko zuzendaria (XIX. mendea)—, eta Telesforo Monzon Ortiz Urruela —errepublika-garaiko eta XX. mendearen bigarren erdiko politikari abertzale garrantzitsua—. Egun Jakiunderen (Zientza, Arte eta letren Akademiaren) egoitza da. Bergaraturismo























Historia luzea eta interesgarria Olaso Dorreak ikusitakoa, gidak ezagutza zabala du eta bere eskutik familia horren gorabeheraz jabetu gara.
LABORATORIUM: Bergarako Laboratoriuma, nahitaezko bisita. Bergara zientziaren sorlekua da Euskal Herrian, bertan aurkitu zen Wolframioa. 1783an Elhuyar anaiek material hori isolatu eta Bergara mundu mailako zientziaren mapan jarri zuten. Museoko bisitaldia lorategian hasten da hainbat kontinentetako espezie botanikoekin eta ondoren XVIII. mendera bidaia egiten da, Elhuyar anaiei wolframioa aurkitzen laguntzeko, taula periodikoko elementu kimikoak hatzekin harrapatzeko edo Ozeania, Asia edo Amerikako animaliak ezagutzeko.basquemagazine


Joan José eta Fausto Elhuyar Zubize Logroñon jaio ziren (1754, 1755). 1772an aitak Fausto eta Joan Jose Parisera bidali zituen ikasketak egitera. “Le jardin du Roi” izeneko ikastetxean eman zituzten lehen urratsak; batez ere kimika eta mineralogia landu zituzten. Zientzia.eus











Interesgarria museoa, eta oso didaktikoa, bi gidari birtualez lagunduta ibili gara. Hala ere, hurrengo batean, benetako gidaz egingo genuke bisita, halajaina!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.bergaraturismo.eus/eu/monumentu/tour-olaso
https://es.wikipedia.org/wiki/Telesforo_Monz%C3%B3n
https://basquemagazine.com/eu/kultura/bergarako-laboratoriuma-nahitaezko-bisita/

