Etiketaren artxiboa: unibertsitatea

Gaietan sakontzen

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Sobietar Batasuna,
Txina komunista, Erdi Aroaren historia… Lau hilabete honetan aipatutako gai
horiek oso sakon landu ditut. Hain sakon beste urte batez jarraituko banu
ikasten gai berberak espezialista bilakatuko nintzatekeela.

Egia da Garaiko
Historian espezializatu naizela Historiako karrera honetan baina
egunero-egunero gai berdina behin eta berriro lantzea gogorra egiten dela. Hala
ere gustura sentitu naiz prozesu guztian zehar: testuak eta kapituluak
irakurri, analizatu, ondorioak atera…

Norbaiti entzun
edo irakurri nion garrantzitsuena gustatzen zitzaizuna egitea zela eta horretan
ondo pasatzea. Nire karrerako azken lau hilabete honetan esan dezaket oso ondo
igaro ditudala egunak horrek liburuen aurrean orduak eta orduak igarotzea
behartu didan arren.

P.d. Zazpi egun
hauetan Kubako XIX. mendeko historian sakonduko dut!!!

Bueltan


Bueltatu naiz. Denbora asko
idatzi gabe egon ostean espero luzarorako gelditzea blogosferako
txoko honetan. Urte hasiera zaila izan dut. Hasteko deskonektatu
beharra nuen eta Peñafiel-eko herrira joan nintzen lagun baten
etxera (ia han erroldatu nintzen egon nintzen denbora luzearengatik).
Pilak kargatu ditut beraz eta urteari aurre egiteko inoiz baino indar
gehiago daukat.

Urte gogorra izango da.
Erabaki garrantzitsu ugari hartu beharko ditut nire etorkizuna zeharo
baldintzatuko dutenak. Ikasketei dagokienez espero karrera amaitzea
eta hortik aurrera momentuz ez dakit zer egingo dudan. Aukera ugari
ikuskatzen ari naiz baina oraindik zalantza ugari ditut. Orain
otsaileko azterketan nago buru belarri. Ikasturtea hala ere ez da oso
astuna baina lan egin beharko dut gauzak aurrera ateratzeko.
Irailetik aurrera beraz momentuz ez daukat proiekturik.

Kirol bizitzari buruz esan
behar haurrekin jarraituko dudala igerilekuan klaseak ematen eta
noizean behin txapelketetara joaten. Momentuz lan honetan pozik nago
eta estres maila igotzen badute ere ezin naiz asko kexatu nire esku
utzi dituzten aurrekin.

Triatloiaren inguruan ere
hitz egin beharko dut. Aurten urte lasaia hartzeko erabakia nuen,
duatloi bat bera ere ez dut egingo. Azken orduko gertaera batzuk uste
hori asko baldintzatu dezakete. Urte honetan ekainaren 26 Gasteizen
Europako txapelketa ospatuko da distantzia luzeko triatloiean.
Denboraldiko helburutako bat horrelako distantziako triatloia egitea
zen eta proban parte hartzea oso zaila izango zelakoan nire agendatik
ezabatu nuen. Federazioan sartuta dauden pertsona batzuek ez zidaten
itxaropenik eman, guztiz kontrakoa, ezinezkoa izango litzatekeela
proba horretan parte hartzea adierazi zidaten. Orain esperantzarako
ate bat ireki da. Jadanik izena eman dut proba honetan parte
hartzeko. Apirilaren 26ra arte itxaron beharko dut nire parte
hartzearen konfirmazioa jasotzeko baina oso ederra izango litzateke
Gasteiz-eko inguruan familia eta lagunak egotea animatzen udako egun
bero horretan.

Azkenik eguneroko bizitzan
egin beharko ditudanak izango ditut aurrean: lagunekin eta
familiarekin egon, idazten jarraitu, irakurri eta 111 akademiako kide
naizen heinean euskal literaturari buruz idatzi diren azken
nobedadeei buruz iritzia eman, bizitzan ahalik eta gehien goxatu…

Urte berri on guztioi
(berandu bada ere) eta animo urte berriari aurre egiteko.

Tentsioa eta estresa gora

Ekaina gainean
dugu. Azterketa garaia. Maiatza igarotzen ari da. Lan aurkezpen garai.
Unibertsitatean tentsioa suma daiteke edonon. Gure artean apenas dago
denborarik aisialdian unibertsitatetik at dauden gauzaz gozatzeko. Buruan lanak
eta azterketak ditugu eta edozeini galdetuz gero zer moduz dabilen erantzun
ohikoena izaten da lanez gainezka eta azterketak prestatzen.

Urteko emaitzak egun batean jokatzea oso gogorra izaten da. Zorionez
laister pasako dira egun zail hauek eta uztailean bizitzaz gozatzeko aukera
zabala izango dugu.

Arabatakada 2009

Gaur ostirala,
maiatzak 22, 2009ko Arabatakada jaia ospatuko da. Euskal Herriko
Unibertsitateko Arabako kanpuseko ikasleen jaia. Kontzertuak, herri bazkariak
eta juerga batuko dira aurten berriro ere eta bigarren aldiz Mendizabalako
inguruetan.

Aurten jaia
desberdina izango da. Ohiturari jarraituz ostegunean izan behar zen baina
maiatzaren 21eko grebarekin ez koinziditzeko eta kontuan hartuz lehengo astean
inposiblea izan zela gauzatzea Azkena Rock Festivala gauzatu zelako leku
berean, antolatzaileek ostiralera igarotzea erabaki dute unibertsitate ikasleek
itxaroten duten urteko egun berezienetarikoari. Ikasle askok aprobetxatuko
zuten iada asteazkenean etxera itzultzeko eta beste asko ez direnak ikasleak
kontzertuetara etortzeko aprobetxatuko dute, baina hala ere izugarrizko jai
giroa egongo da eta Gasteizeko juergak berriro izango du bere fama ona
erakusteko aukera.

Beti izaten da
polita eta dibertigarria kalera gauetan lagunekin irtetea, batez ere
ostegunetan, baina egun horretako giro berezia izaten da eta jai giroa
bero-bero egoten da. Egun ona izaten da jaiaz aprobetxatzeko eta egun ahaztezin
bat bizitzeko.

Egun honetaz aprobetxatzeko gonbidatzen dizuet. Ondo pasa eta elkar ikusiko
gara Mendizabalan!

4 urte

Gaur, 2009ko
maiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen
artikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure
doinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik…
Balada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren
arabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen
dizkit baina aurrera begiratzeko indarrak ere ematen dizkit.

Euri asko egin du
lehenengo artikulu horretatik. Garai onak eta ez hain onak bizi izan ditut lau
urte hauetan. Lau uda pasa ditut lanean Lizarra inguruan. Selektibitateko
probekin hasi nuen ibilbide hau eta orain unibertsitatean nago historia
ikasten. Kirol lehiaketa ugaritan parte hartu dut. Aloñako bi igoera,
Arrigorriagako distantzia luzeko bi duatloi (bietan hirugarren postua
lortuta)… Bidaia garrantzitsuak ere burutu ditut denbora tarte horretan: Done
Jakue bidea, Lisboara egindako 2008ko udaberrian, aurtengo otsailean
Budapestera joan nintzen astebete…

Artikulu bat
aukeratu beharko banu ezingo nuke hori egin. Guztiak hartu beharko nituzke bere
osotasunean baloratzeko. Guztiak izan dira garrantzitsuak. Baliteke batzuk
beste batzuk baino hobeagoak izatea baina guztietan izan dut sentsazioa idazten
nuen bitartean zerbait esaten ari nintzela.

Agian garairik
bereziena azken hilabete hauetan izan zen beste goiena.net blog komunitateko
beste blogari bati omenaldi txiki bat egin nionean izan da. Hark izandako ideia
jarraitu nuen, hain zuzen ere, maratoira begira egindako jarraipen berezi bat
egitea.

Horregatik sartu
nintzen mundu honetan. Uste nuelako zerbait nuela esateko munduari. Hemeretzi
urteko gazte baten ikuspuntua egunero ematea zen nire helburua. Inguratzen
zidanaren berri ematen nuen. Hemeretzi urteko mutil gazte hura hogeita hiru
urteko gizona bilakatu da. Ikuspuntuak, ideiak… aldatu zaizkit baina idazteko
gogoa inoiz baino handiagoa da.

GOTBn botatako
saio bati esker jakin nuen blogen inguruan lehen aldiz. Ideia nagusia gustatu
zitzaidan eta aste batzuetara goiena.net blog komunitatean blog propioa nuen.
Uste dut inoiz ez dela berandu hasteko eta hemendik jende guztiari animatzen
diot euskal blogosfera haztera eta beraien bloga abiarazteko. Beldurrik ez izan
eta animatu interneteko komunitaterik interesgarrienetako batean parte hartzea.

4 urte izan dira,
espero beste lautan jarraitzea gutxienez. Gaurkoa egun berezia da, ez soilik
urtemugarengatik, eta hau primizia bat da irakurleentzat, lehen aldiz nire
bizitzan literatur lehiaketa batean sari bat emango didatelako. Gaur Euskal
Herriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko Letren fakultatean Galiziar letren
eguna ospatzen da eta bertako arduradunek literatur lehiaketa bat antolatu
zuten. Bertan parte hartu nuen eta euskarako sailean irabazlea irten naiz.
Beraz gaur letra idatziek ematen didaten poza bikoitza dela esan dezaket.

Mobiliazazioak fakultatean

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ezerezean geratu
zitekeen notizia batek eztanda bete betean egin du fakultatean eta
mobilizazioak hasi dira. Hori da gertatu dena aste honetan jakitean eusko
jaurlaritzak dekretu bat atera duenean boloniaren prozesuaren baitan esanez 30
ikasle baino gutxiagoko karrerak desagertu behar direla. Ondorioz Arabako
fakultateko lau filologia desagertzeko mehatxupean daude (hispaniar, alemaniar,
frantziar eta klasikotako filologiak hain zuzen ere).

Bat-bateko
notizia hauen aurrean bai ikasleak eta baita irakasleak mobilizatzen hasi dira
dekretu eta neurri honen aurka. Uste dugu hori ez dela bidezkoa eta ez dela
bidea. Protestak jarraituko dute gauzak orain dauden bezala geratu arte eta
jakin arte karrera bat bera ere ez dela egongo desagertzeko zorian.

Atzo presioaren
eta kutsatu den giro mesfidatiaren ondorioz fakultateko dekanotzak urgentziazko
hitzaldi bat eman behar izan zuen bere ikuspuntua emanez. Aipatu zuen ideien
artean errektoreak lau filologia horiek batzea nahi dituela eta negoziatzen ari
direla hori horrela ez gertatzeko.

Filologien
bateratzea, dekano jauna (atzo aipatu nizun) ezin daiteke negoziazio bat izan. Goitik
ezarritako inposaketa bat da eta derrigorrezko inposaketa horien aurrean gure
ezetza argi eta garbi dago, gaur goizean ikusi ahal izan da egondako protestan zu
baita egon zarena.

Protestek
jarraituko dute eta mehatxu hau soilik izeberg-aren punta izan da. Filologiatik
hasi dira baina nork ez du esaten ez dutela jarraituko letretako beste
karreretatik??? Gaur inoiz baino ozenago
eta garbiago esaten diogi Bolonia prozesuari ez.

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

Hamalau kilometroa

Deskonektatzen (I). Pelikulak eta liburuak.

Askotan oso
nekatuta egoten naiz entrenamendu saioak gogorrak eta segidan izaten direnean.
Normalean astean 5-6 egunetan entrenatzen dut eta 1-2 egun deskantsatzen ditut.
Egun horiek entrenamendu ikusezinak izaten dira eta garrantzitsuak dira baina
baita ere deskonektatzeko egunak izaten dira normalean.

Deskonektatzeko
kirol mundutik eta irakurri egiten dut. Asko gustatzen zait irakurtzea. Nobelak
ditut gustukoen eta ahal baldin bada euskaraz hobeto. Baina nire karrerari
lotutako liburuak ere irakurtzen ditut, argi daukat gai batzuk beste batzuk
baino gusturago irakurtzen ditudala baina nire karrera irakurtzea beharrezkoa
eta derrigorrezkoa izaten da.

Beste aukera bat
deskonektatzeko pelikulak izaten dira. Asko gustatzen zaizkit DVD-ak jartzea
eta pelikula bat hasieratik bukaeraraino ikustea etenik gabe. Horregatik
ikusten ditudan pelikula gehienak azken aldian, DVDan izaten dira.

Ikusi dudan azkeneko
pelikula Descubriendo nunca jamas izan da eta benetan diotsuet oso ederra dela
ikusteko igande arratsalde batean.

Gasteizera itzulera

Berriro Gasteizera itzuli naiz. Normalena gabonetako oporrak bukatu ostean eta klaseak berriro hasi direnean. Baina aurten sentsazio arraroarekin etorri naiz.


 


Aspaldi ez dudala igaro bi aste jarraian Oñatin eta horrek sentsazio berezi bat sortu dit nire barrenean oso zaila dena deskribatzen. Familiarekin egoteko aukera izan dut, iloba bisitatu eta paseatzen egon naiz, ondo jateko aukera ez dut galdu… Edozein ikaslek egingo zuena bere herrira bueltatzean nik ere egin dut. Baina oraingoan ia bi aste jarraian egin ditu etxean eta hori niretzako ez denez oso ohikoa arraro sentitu naiz Gasteizera bueltatzerakoan.


 


Zorionez eta ondorioz, nire uste apalean, horrek esan nahi du ni nongoa naizen. Gainera nire defentsan esan beharra daukat hiru urte hauetan ez dudala inoiz ahaztu nongoa naizen. Gasteiz nire oraina da, baina Oñati nire iragana izan da urte askoan eta etorkizunean espero dut nire bizitzako zatirik garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzea.

Gasteizeko urteko azkeneko astea

Maratoi erdia ordu eta erdian gauzatu ondoren
igandean, astelehenean Gasteizen igaroko nuen 2007ko azkeneko astea hasi zen. Aste
berezia sinbolismo eta alternatiba ugariz betea.

Hasteko astelehenean deskantsu eguna zen,
baina lagun batek gomendatuta gimnasiora joan nintzen bizikleta pixka bat
egitera hankak askatzeko batez ere. Eta hori aprobetxatuz bezperako genituen hamaika
istorioak kontatzeko aprobetxatu genuen egon ginen ordu eta erdia.

Hurrengo egunean korrika egitera eta ondoren
afaria korrikako taldearekin. Afari benetan atsegina. Guztiok irribarre batekin
aurpegian, batez ere igandean korrika egin genuenok (gure helburuak bete
genituelako) eta 2008rako planak egiten. 31 € soberan eta zer egin horiekin, ba
gabonetako loterian, Euromillonesen eta Kinielan jokatu.

Asteazkenean alternatiba polit bat proposatu
nuen, eta lau lagun Floridan kokatuta dagoen aire zabaleko izotz pistara hurbildu
ginen ordubete patinatzera. Oso ondo igaro genuen ordua aurreraka eta atzeraka
ibiltzen, birak ematen, lasterketak egiten… 2008ko abenduan berriro
errepikatuko dugu ekintza.

Ostegunean pisukideekin urteko azkeneko afaria.
Agurtzeko balioko ziguna datorren urtera arte. Eta ondoren ikaslearen legeak
esaten duen moduan, ostegunetan kalera ondo pasatzera.

Eta ostiralean erosketak egitera.
Astelehenerako edo larunbaterako uzten banituen ziur saiakeran agobiatu egingo
nintzela. Erosketak jendea ez dagoenean egitea gustatzen zait (astelehen
goizetan adibidez). Baina aste bukaeratan ez zait batera gustatzen merkataritza
guneetara hurbiltzea dagoen jende pilarengatik.

P.d.: Larunbatean ondo bukatzeko aste osoa, bi lagunekin Gorbeiara joan
ginen. Oraingo honetan gaina egin genuen eta baita ere elurra zapaldu. Esan
dezaket urtea Gasteizen hasi bezala bukatu dudala, Gorbeiara joanaz.