Etiketa honen artxiboa: festak

Arabatakada 2009

Gaur ostirala,
maiatzak 22, 2009ko Arabatakada jaia ospatuko da. Euskal Herriko
Unibertsitateko Arabako kanpuseko ikasleen jaia. Kontzertuak, herri bazkariak
eta juerga batuko dira aurten berriro ere eta bigarren aldiz Mendizabalako
inguruetan.

Aurten jaia
desberdina izango da. Ohiturari jarraituz ostegunean izan behar zen baina
maiatzaren 21eko grebarekin ez koinziditzeko eta kontuan hartuz lehengo astean
inposiblea izan zela gauzatzea Azkena Rock Festivala gauzatu zelako leku
berean, antolatzaileek ostiralera igarotzea erabaki dute unibertsitate ikasleek
itxaroten duten urteko egun berezienetarikoari. Ikasle askok aprobetxatuko
zuten iada asteazkenean etxera itzultzeko eta beste asko ez direnak ikasleak
kontzertuetara etortzeko aprobetxatuko dute, baina hala ere izugarrizko jai
giroa egongo da eta Gasteizeko juergak berriro izango du bere fama ona
erakusteko aukera.

Beti izaten da
polita eta dibertigarria kalera gauetan lagunekin irtetea, batez ere
ostegunetan, baina egun horretako giro berezia izaten da eta jai giroa
bero-bero egoten da. Egun ona izaten da jaiaz aprobetxatzeko eta egun ahaztezin
bat bizitzeko.

Egun honetaz aprobetxatzeko gonbidatzen dizuet. Ondo pasa eta elkar ikusiko
gara Mendizabalan!

Aiegiko jaiak 06

Igandea goizeko 11ak. Dani Pedrosak hirugarren lortu du izatea Malasiako Motoetako Sari Handian. Ardantzeko kirol gunean genuen zita. Zertarako? Jurramendira bizikletaz igotzeko.

Aiegiko 2006ko jaien barruko egitarauan lehenengo aldiz egiten zen ekintza bat. Aitak eta biok ados jarri ginen joateko zurrumurru asko jaso baitziren aurreko egunetan. Lehiaketa izango zen, erlojuz kontrako igoera bat… Baina azkenean mendi bizikleta martxa izan zen, helmugan luntx zoragarri batekin.

Nire zorionik beroenak Saltamontes mendi bizikleta taldekoei beraien burutazioarengatik. Eta datorren urtean ahal badut berriro ere parte hartuko dudala ziurtatuta daukat. Bai lehiaketa izanda baita martxa bat izanda ere.

Erregeak laister gurean

Ostegun gabean hiru erregeek mundu guztiari bira emango diote opariak banatzen. Urtero egiten duten zeregina da hau. Gabean guztiok lo gaudenean gure etxeetara sartuko dira.

Egun hauetan azken gutunak iristen ari zaizkie eta lanez lepo dabiltza. Kontuan hartu behar da gutxi direla lan askorako eta gauza gutxi batzuk ez dira iritsiko. Horregatik pazientzia eskatzen dute eta agian hurrengo urte baten jasoko dutela eskatutakoa.

Besterik gabe, jaso ezazue zorionik beroenak eta azken opor egun zoragarri batzuk igaro dezazutela.

PD: Erregeak eta gero beherapenak!!!

Erockaldeko jaiak 2005

Atzo gabean Errekaldeko jaietan egon nintzen lagunekin. Izugarri ondo igaro nuen gaua. Musika kontzertuak izan ziren protagonista nagusiak. Horrela izan ohi da azkenengo hiru urteetan. Errekaldeko jaiek badute bere “estrategia”. Ostiral gabean kontzertua gazteei zuzendua eta larunbat gabean erromeria, helduagoei zuzendua. Horrela ostiral gabean gazteak urten egiten dira (hori gero eta gutxiago egiten da gazteen partetik) eta larunbatetan gazteak herriko taberna edo poteo inguruan ibiltzen dira. Ondorioz Errekaldeko jaietako arduradunak eta tabernariak pozik. Bi kontzertu ikusi nituen. Drakes eta Potemkin . Lehenengoan nire kintadako bat zegoen eta nahiko ezagunak dira Oñatiko gazteen artean, eta bigarrena Danbakako finalean bigarren gelditu zen. A ze nolako bi taldeak! Asko gozatu nuen. Nik ez daukat ideia askorik musikari buruz baina ongi pasa nuela ziurtatu beharra daukat.

Beste alde batetik jai hauen alde ona oso ongi antolatuta dagoela da. Atzo jende ugari bildu zen eta gaur ere ekintza ugari daude jendea hurbiltzeko: mendi bizikleta, saskibaloi txapelketa, arku tiroa…

Besterik gabe, animatu egiten zaituztet hurbiltzeko Errekaldeko jaietara… edo Aretxabaletara Euskararen eguna ospatzera. Baina irten eta ongi pasa, gaur egun ona izango baita horretarako.