Etiketa honen artxiboa: maratoierdia

Hotza baino gehiago


Bihar ziurrenik Diario de
Noticias de Alava edo El Correo, Arabako edizioa, hartzen baduzue eta
kirolen atarian Gasteizko Maratoi Erdiko kronika irakurtzen hasten
bazarete ziurrenik irabazleen izenak eta denborak aipatuko dute eta
egin duen hotza azpimarratuko dute. Baina Gasteizeko Maratoia hori
baino askoz gehiago da. Zaila da azaltzea zer den abenduko igande
hotz bateko ia 3000 korrikalariz osatutako lasterketa bat, baina
saiakera txiki bat egitera noa.

Ia 3000 korrikalariz
osatutako lasterketa bat komunikabideentzako muturreko tenperatura
batzuetan burututako ekintza bat izan daiteke, baina bere barrenean
hamaika istorioren sorleku da. Istorio bat izan daiteke pertsona
batek azken lau hilabeteetan burutik ezin kendurik egon dela egun
honekin bere marka onena gauzatuko duelakoan eta aste batean bere
itxaropen guztiak bertan behera gelditzea gaixorik egon delako eta
baldintzak ez direlako izan egokienak korrika egiteko. Edo izan
daiteke pertsona batek ezin korrika egitea eta lagunei animatu behar
izatea errepide aldamenetik. Edo…

Hamaika istorio aurki
daitezke ia 3000 pertsonako pelotoian. Antolatzaileena ere liburu
batean idaztekoa izan daiteke. Urte guztian prestatzen egon
abenduaren 20an guztia bikain irteteko eta izozteen ondorioz hamaika
buruhauste pairatu behar. Baina urte pila dira dagoeneko eta
hartutako premiazko neurriak ondorio positiboak izan ditu
lasterketan.

Istorio pertsonala zein den?
Aurten zoritxarrez edo zorionez errepide aldamenean egon behar izan
naiz. Argazki ederrak atera ditut, eta ez hain ederrak. Maratoi
Erdian beste era batera parte hartzeko aukera izan dut eta izango
dut. Bezperan parte hartuko zuten lagunekin igaro nuen arratsaldea.
Gaur goizean korrikalariei animatzen aritu naiz erabiltzen duten
ibilbidea oso ona delako ikusleentzat eta hurrengo egunetan atera
ditudan uneen artean hiruzpalau aukeratuko ditut antolatzaileek sortu
duten Gasteizko Maratoi Erdiko argazkilaritza lehiaketan parte
hartzeko.

Oso ondo igaro dut aste
bukaera hau Siberia Gasteiz inguruan eta pozik nago lortutako
emaitzez. Datorren urtean ere lasterketa honetara hurbilduko naiz, ez
dakit parte hartzaile bezala edo ikusle bezala, baina argi daukat
abenduko aste bukaera batean Gasteizen egongo naizela maratoi
erdiaren inguruan.

Lasterketaren izena izan zen onena

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Larunbatean
jokatu nuen Azkoitia-Azpeitiko maratoi erdia. Lasterketa ondo antolatuta egongo
zela pentsatu nuen baina gauza asko zapore garratz batekin utzi ninduen.

Alde batera
utziko dut kirol emaitza, ordu eta 35 minutu baina entrenamendu bezala hartu
nuen eta lagun bateri lagundu nion bere markarik onena egiten. Helburu horrekin
joan nintzen, beno egia esanda ordu eta 45 minutukoarekin, baina neska batekin
egin behar nuen eta bertan behera utzi zuen bere partaidetza.

Antolakuntza
aldetik esan interneten jartzen duela autobusak egongo zirela Azkoitiatik
Azpeitira eta Azpeititik Azkoitira, baina ez zuten esaten noiz. Gu denbora
justu ibili ginen eta zuzenean Azkoitiara joatea pentsatu genuen han hartzen
baitzen txipa eta dortsala. Galdetu genuen ea non utzi zitekeen motxilak eta
erantzun ziguten ez zituztela eramaten Azpeitira kirolarien poltsak. Gu
ordurako oso urduri jarrita geuden eta galdetu genion ea autobusik zegoen gero
bueltatzeko, erantzuna berriro ezezkoa. Nola liteke posible 15 euro ordaindu
eta gero gutxieneko zerbitzu horiek ez jartzea, gainera interneten iragarrita
egon eta gero autobusena? Lotsagarria, baina azken finean antolakuntzak nahi
duena egiten du korrikalariekin.

Amaitzean ere
oroigarri gisa kamiseta bat eta Kaikuk banatutakoyogurren bat edo beste,
poltsaren arabera yogurrak aldatu egiten ziren. Hori bai kamiseta 100%
kotoizkoa eta zuria, soilik probaren izena duena eta babesleen propaganda. 15
euro ordaindu eta gero, gutxienekoa kamiseta tekniko bat ematea izango
litzateke edo bestela praktikatu dugun kirolari lotutako arroparen bat
(galtzerdi pare bat, euritakoa, gorraren bat…). Baina noski hau gehiegi
eskatzea izango litzateke, edo ez?

Eta hau guztia
zergatik esaten dut? Hurrengo egunean Lekunberrin egon nintzelako. Legua (sei
kilometro inguru) bat ospatzen zen, tranpa batean sartu ginen konturatu gabe
baina merezi izan zuen Nafarroara hurbiltzea lasterketa bat ospatzeko. Pentsatzen
genuen igo eta jaitsi izango zela lasterketa, perfilaren arabera, baina
igo-jaitsi-igo-jaitsi izan zen, Azpirotzen zehar.

Antolakuntza
paregabe egon zen, hala era esan behar dut ez naizela sailkapenean agertzen,
zaparrada ikaragarria zen eta ondorioz paperezko dortsala apurtu zitzaidan,
badirudi ez zidatela ondo aditu nire zenbakia esan nuenean helmugaratzerakoan.
Pena baina 6 euroak ondo gastatu nituen, ondoren bukaera litro bete melokotoi
zuku eman zidatelako alde batekin eta poltsa bat ere bai oroigarri gisa. Gainera
dutxak, helmugatik urrun egon arren ur beroa zuten eta ondoren luntx paregabe
bat eman ziguten sozietate batean. Berriro errepikatzen dut, hori guztia sei eurogatik
eta garrantzitsuena errepidea, larunbatean bezala moztuta zegoen guretzako,
korrikalarientzako.

Nahiago dut
horrelako lasterketetara hurbildu Azkoitia-Azpeitiko bezalakoak baino, hala ere
horrelako gutxi daudenez agian datorren urtean berriro hurbilduko naiz bietara.
Baina larunbateko antolakuntzak asko hobetu beharko luke.

Gasteizeko urteko azkeneko astea

Maratoi erdia ordu eta erdian gauzatu ondoren
igandean, astelehenean Gasteizen igaroko nuen 2007ko azkeneko astea hasi zen. Aste
berezia sinbolismo eta alternatiba ugariz betea.

Hasteko astelehenean deskantsu eguna zen,
baina lagun batek gomendatuta gimnasiora joan nintzen bizikleta pixka bat
egitera hankak askatzeko batez ere. Eta hori aprobetxatuz bezperako genituen hamaika
istorioak kontatzeko aprobetxatu genuen egon ginen ordu eta erdia.

Hurrengo egunean korrika egitera eta ondoren
afaria korrikako taldearekin. Afari benetan atsegina. Guztiok irribarre batekin
aurpegian, batez ere igandean korrika egin genuenok (gure helburuak bete
genituelako) eta 2008rako planak egiten. 31 € soberan eta zer egin horiekin, ba
gabonetako loterian, Euromillonesen eta Kinielan jokatu.

Asteazkenean alternatiba polit bat proposatu
nuen, eta lau lagun Floridan kokatuta dagoen aire zabaleko izotz pistara hurbildu
ginen ordubete patinatzera. Oso ondo igaro genuen ordua aurreraka eta atzeraka
ibiltzen, birak ematen, lasterketak egiten… 2008ko abenduan berriro
errepikatuko dugu ekintza.

Ostegunean pisukideekin urteko azkeneko afaria.
Agurtzeko balioko ziguna datorren urtera arte. Eta ondoren ikaslearen legeak
esaten duen moduan, ostegunetan kalera ondo pasatzera.

Eta ostiralean erosketak egitera.
Astelehenerako edo larunbaterako uzten banituen ziur saiakeran agobiatu egingo
nintzela. Erosketak jendea ez dagoenean egitea gustatzen zait (astelehen
goizetan adibidez). Baina aste bukaeratan ez zait batera gustatzen merkataritza
guneetara hurbiltzea dagoen jende pilarengatik.

P.d.: Larunbatean ondo bukatzeko aste osoa, bi lagunekin Gorbeiara joan
ginen. Oraingo honetan gaina egin genuen eta baita ere elurra zapaldu. Esan
dezaket urtea Gasteizen hasi bezala bukatu dudala, Gorbeiara joanaz.