Etiketaren artxiboa: korrika

12 hilabete, 12 lasterketa XII (amaiera)

Abendua. Gasteizeko XXXI. maratoi erdia.
Oraingoan banuen helburu garai bat. Ordu eta erditik behera jaistea. Iaz atean geratu nintzen (1:30:40), baina aurten harresi hori gainditu behar nuen. Maratoiaren ondoren errekuperazioa ona izan zen baina dudak nituen nola egongo nintzen fisikoki 21 kilometroak irauteko.
Lasterketa oso azkarra izan zen. Nire hirugarren aldia zen proba honetan parte hartzen nuela eta bizi izan nuen giroa hasieratik oso berezia izan zen. Bi mila korrikalari baino gehiago irteeran eta guztiak gogotsu hasiera emateko.
Oso azkar irten ginen guztiok. Nik pentsatzen nuena baino hamabost segundo azkarrago baina fresko nengoen eta erritmoari eutsi nion hasieratik bukaeraraino. Iazko bi aldapak oso erraz gainditu nituen (iaz horiek izan ziren ordu eta erditik behera egiteko izan nituen oztopoak) eta poz-pozik maratoi erdia ordu eta hogeita bost minututan burutzea lortu nuen.
Urte osoan gainean eduki ditudan mamuak joan dira eta orain prest nago erronka gehiagoei aurre egiteko.

Gasteizko XXXI. maratoia.
2008-12-21. 21,097 km.

Postua: 376 Denbora: 1:25:05

Urte berri on guztioi!!!

12 hilabete, 12 lasterketa XI

Azaroa. Donostiako XXXI. maratoia.

Iritsi zen maratoiaren hilabetea. Egun
txarrak eta egun onak izan nituen. Baina maratoiaren astea… oso
berezia izan zen. Uda igaro ostean denbora guztian data hori
itxaroten eta denboraldiko lehenengo fronte txarra eguraldiaren
aldetik noiz eta nik gutxien nahi nuen astean. Baina beno banekien
lanak ongi nituela eginda eta aurre egin nion baldintza klimatikoei.

Lasterketa eguna ere ez zen izan oso
ona korrika egiteko baina nire helburua betetzea lortu nuen: maratoia
bukatzea. Oso pozik bukatu nuen, azkeneko kilometroak hegan eginez
eta berriro errepikatzeko gogoarekin, hori bai helburua gorago
jarriaz (3h 15 min. agian) eta gehiago eta serioago prestatuz.

Baina momentuz egindakoarekin geratuko
naiz, 22 urte ditudala bakarrik eta beste maratoi batean pentsatzeko
astia izango dudala iruditzen zait.

Zein izango den hurrengo pausua?
Momentuz datorren urtean duatloi eta triatloi luzeak egitea
(Arrigorriaga, Zarautz eta Gasteiz) azken urtea baita 23 urtez
azpikoen kategorian eta momentua aprobetxatu egin behar da.

Donostiako XXXI. maratoia.
2008-11-30. 42,195 km.

Postua: 1384 Denbora: 3:25:12

12 hilabete, 12 lasterketa X

Urria. Araia ibarreko III. herri lasterketa. Laudio-Amurrio. 15 km.
Denboraldiko lehen lasterketa. Gosez nengoen eta entrenamenduak gogortzen hasi ziren. Poz-pozik joan nintzen Amurriora, amak lagundu zidan gainera. Baina eguna ez zen lagun izan korrika egiteko, haize asko. Horrek kontrako faktore garrantzitsu bat izan zen lasterketaren ezaugarriari begira, lasterketa osoan zehar, bizpahiru kilometro kenduta, aldaz gora zelako. Beraz ez zen izan erreferentziak hartzeko lasterketa. Pena bat baina ibilbidearen perfilak eta haizearen indarrek ez zuten lasterketa polit bat ikusteko aukerarik eman (mundu guztia korrika beherantz begira, poliki-poliki, jende gutxi ibilbide guztian zehar animatzen…).
Baina ongi amaitu nuen lasterketa. Indartsu, ez zitzaidan oso luzea egin ezta motza ere. Hori izan zen egun hartan atera izan nuen alderdi positibo bakarra.

12 hilabetea, 12 lasterketa V

Maiatza. Oñatiko VI. herri lasterketa.

Lasterketa oso berezia izan zen niretzat. Goi-mailako atleten artean lehen aldiz korrika egingo nuen aldia izango zen. Gainera herrian izateak ez zidan asko lagundu baina ausartu eta parte hartzera hurbildu nintzen. Nire helburua 40 minututik behera egitea zen, ez nuen lortu hori betetzea. Alde batetik oso urduri egon nintzen lasterketa osoan zehar eta beste alde batetik nire buruari presio asko gehitu nion. Gainera denboraldia luze egin zitzaidan eta nabari nuen deskantsurako garaia nuela baina azken lasterketa hori egitea erabaki nuen.

Argi daukat datorren urtean berriro itzuliko naizela eta espero dudala marka hobeagoa egitea eta paper politago bat betetzea. Zaila egingo zait ahaztea bizitako emozioa egun hartan, zerbait berezia izan zen. Herriko kale nagusien artean zazpi bira egitea ez da egunero egiten eta horrek berezitasun puntu hori gehitu zion.

Denbora: 40:42 Postua: 48

Buelta hasierara

Gaur gauean Zizurkilera joango naiz. Eguraldiak laguntzen ez baldin badu ere. Hamar terdietan ospatuko da Zizurkilgo gau krosa. Kros berezi bat duda gabe. Bertan hasi nintzen kontzientzia hartzen korrika gustuko nuela.

2007ko abendua zen. 13, 14… ez dut oso ongi gogoratzen. Aste horretako ostegunean korrikako taldekook afaria izan genuen eta ez dakit nola afalostean konbentzitu egin zidaten Zizurkilera joateko, jakinda hurrengo egunean Gasteizeko Maratoi Erdia genuela goizeko hamaiketan.

Lau lagun joan ginen. Lau lagunek osatu genituen bi lasterketak. Gaueko berezia izan zen. Nahiko erritmo onean burutzea lortu genuen eta bizitako esperientzia oso polita izan zen. Hurrengo egunean… jota geunden. Maratoi erdiari ekin genion baina arrapo genuen txoria izugarria izan zen. Nik hamalaugarren kilometrotik aurrera kristorenak pasatzen hasi nintzen, hor izan nuen nire bizitzako lehen harresia (hurrengo urtean Donostiako maratoi erdian ere bizi izan nuen baina orduan hemezortzigarren kilometrotik aurrera izan zen, soilik hiru helmugara falta zitzaizkidan). Baina lagunak ez ziren atzean geratu. Guztiek egin genuen ordu erditik gora, guztiok harrapatu genuen txoria. Baina guztiok poz pozik iritsi ginen helmugara.

Zizurkilen hartu nuen kontzientzia eta gaur pozik nago hara bueltatzen eta itzultzen naizelako. Gainera oraingo honetan ama izango dut begira.

Helmuga

Bukatu da nire bidaia. Atzo Donostiako 31.
maratoian parte hatu eta bukatu nuen. Hemen doa eguneko laburpen txiki bat.

Egunaren
hasiera

Benetan ederra izan zen maratoiaren egunaren
hasiera. Guztia ongi joan zitzaidan. Hasteko seietan iratzarri nintzen eta
arazo gabe sartu nuen gorputzean arroz-esne platerkada bat amak prestatuta. Bidaian
ez genuen izan ezustekorik, trafiko eskasari esker zazpiak eta erdirako
Donostian geunden aita, ama eta ni.

Dortsalaren bila nindoala Anoeta sarreratik
pasa nintzen, ateak irekita zeuden eta bisita bat egitea otu zitzaidan. Pistan
sartu nintzen. Anoeta ilun eta hutsik zegoen. Emozionatu egin nintzen irudi
hori ikusten. Orduan uste dut konturatu nintzela maratoi batean egotea zer zen.
Oilo-ipurdia jarri zitzaidan bat-batean. Gero dortsalen bila joan ginen eta
arazorik eta ilara handirik gabe nirea hartu nuen. Zenbaki zakarra: 2640, baina
zer egingo genion. Ondoren kafe bat hartzera joan ginen irteerako etorbidera,
Madrilekora hain zuzen ere.

Maratoiko
musika banda.

Bidaian La Oreja de Van Gogh, separatuta egon arren nire
bihotzean oraindik lasterketetako musika talde ofiziala da. Eta ibilbidean
zehar bi puntutan zeuden musika dj-ak kantak jartzen korrikalariei animatzeko:
Boulevard-ean eta Diario Vasco kokatua dagoen zonan. Boulevard-eko hiru
kantekin geratuko naiz: Eye of the Tiger (lehenengo itzuliko joanean), Rolling
Stones-en I can get no satisfaction (lehenengo itzuliko etorreran) eta
Coldplayren Viva la vida (bigarren itzuliko joanean). Musikak animoak altu mantentzeko
balio du eta atzo beste behin teoria hori argi eta garbi geratu zen.

Lasterketa

Eguraldi iragarpenak ez ziren onak. Haizea
gogor astintzen zuen baina bazirudien euria ez zuela egingo. 3 hordu eta erdiko
erbian ezarri nintzen irteeran, bost minutu kilometroko joango ginen. Hasierako
kilometroak polikiago egin genituen. Hamargarren kilometroan ikusita erritmoa
ez zihoala azkartzen aurrera egitea erabaki nuen. Gutxinaka-gutxinaka nire
helburuari denbora jaten hasi nitzaion eta 30. kilometroan ikusi nuen 3 ordu
eta 26 minututik beherako marka egiteko aukera. Hori esan nion aitari janaria
eman zidanean ibilbideko puntu horretan (La Perla talasoterapia zentroa). Orduan hasi
zitzaidan lasterketa gogortzen, orduan etorri behar zen korrikalariok beldurra
diogun harresia. Baina atzo ez zen bisitan etorri, lasterketa gogorragoa egin
zitzaidala ados, baina eutsi egin nion amaierara arte.

37 kilometrotik aurrera pozez betea nindoan
eta 25 minutu baino gutxiago egitea lortu nuen. Ikusi nuenean nire lehenengo
maratoia bukatuko nuela moralez igo nintzen, taupadak igo, pausoak arindu eta
zazpigarren martxa sartu nuen Anoetako estadioraino. Inoiz baino azkarrago
korrika egiten nuela iruditu zitzaidan, hegan nindoan.

Anoetako
estadioa

Hiru aldiz pasa genuen bertatik. Bitan
lasterketan jarraitzeko eta hirugarren aldiz bat amaitzeko. Lehenengoan,
estadio utzik dagoenean eta soilik 20-25 bat minutu neramatzanean korrika
egiten ederra izan zen. Estadio osoa utzik guretako bakarrik. Txikitan zenbat
aldiz amestu dugu estadio honetan jolasten dugula txuri-urdin koloreak
defendatuz eta golak sartuz??? Bigarren pasaera ere berezia da, ibilbide erdia
baino gutxiago falta da eta oraindik psikologikoki ez zaude gaizki. Baina
hirugarrenean… gozatu egiten duzu.

Estadiora sartzean jendez beteta dagoela
imajinatzen duzu, utzik egon arren (jendea meta inguruan jartzen da beraien
lagun edo familiarrei itxaroten). Eta sartzean jende guzti hori oihu batean
jartzen dela zuri animatzeko, errealak gol bat sartu izan balu bezala. Eta
alderdi ederren milaka zale daudela ezin izan direnak estadiora sartu beteta
zegoelako eta zure lasterketa ospatzen dute telebista pantaila erraldoietatik.
Hori guztian zure buruan gertatzen da baina egia balitz bezala sentitzen duzu.
Eta amaitu da. Eta bihar lanera edo ikastera. Eta egindako denbora 3 ordu 25
minutu eta 20 segundo.

Eskerrik
asko

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen
guztioi. Eskerrik asko amets hau betetzen lagundu didazuen guztioi. Eskerrik
asko. Baina batez ere eskerrik asko aita, ama eta Javi. Lehenengo biei
begibistakoa denez ibilbide osoan zehar alboan egon direlako eta ez didatelako
inoiz abandonatua (amak behin eta berriz esan arren jan egin behar nuela oso
argal nengoelako eta asunto horrekin pixka bat gogaitu dit, kar, kar, kar…).
Eta hirugarrenari bere denbora librea erabiltzeagatik nire prestaketan
jarduten.

P.d. Hau ez da amaitu. Hasi besterik ez da egin, kar, kar, kar. Idazten
jarraituko dut!!!

42,195 km

Maratoiaren bezpera

Azken orduak ari
dira pasatzen bihar goizeko bederatziak iritsi arte. Astea ez da izan ona,
entrenamenduei dagokienez oso ona, baina nerbio aldetik oso txarto pasa dut. Batez
ere asteazken gauetik aurrera. Azken bi egunak erlaxatzeko balio izan dit baina
bizi dudan tentsioa izugarria da. Ez nabil nahi bezain gustura lo egiten baina
lo egiten dut. Ez nago nahi adina erlaxatua, baina erlaxatua nago. Ez daukat
presiorik, baina presionatuta sentitzen naiz.

Kontraesanez
betetako situazio bat da. Egoera hau konparatzen dut azterketa batekin.
Azterketa bat ondo egingo duzula dakizunean ez zaude lasai, gogotsu zaude
azterketa hasteko. Berdina gertatzen zait maratoiarekin. Maratoia badakit ondo
egingo dudala, gauza saiatzea dela, baina gogotsu nago eta horrek ezinegona
eragiten dit.

Alde iluna edo
txarra ere badauka egun honek. Eguraldi iragarpenak oso txarrak dira. Batez ere
haizea egingo duela iragarri dutelako, eta ekaitza ere nonahi egongo da. Baina
hori agian ardura gutxien ematen didana da. Nik nire lasterketa egitera joango
naiz eta eguraldia lagun izaten badut ongi eta bestela aurrera jarraitu beharko
dut.

Arropa prest,
pentsamendu positiboak prest, motibazioa altu… guztia prest daukat biharko. Bidai
luze honi amaiera emateko soilik egun bat baino gutxiago falta zaio.

Eskerrik asko hor
egon zareten guztioi.

**BTR**

Hogeita hemeretzi kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gogoratuz…

Aste hau pasa
ditudan guztiaz gogoratuz emango dut denbora asko. Gogorra izan da, disfrutatu
egin dugu, momentu zailak egon dira… baina merezi izan du guztiak igandean
korrika egiteko eta lasterketa amaitzeko.

Urrun geratu da
Laudio-Amurrio lasterketa (egun zaila izan zen haizearengatik eta
tenperaturarengatik) eto Plaentxi-Bergara herri lasterketa (beroketa luze baten
ostean bueltatzerakoan lasterketan nahiko txukun ibili nintzen egunean).

Zorionez
prestaketa on bat gertatu izan zait. Lesio gabe garrantzitsua dena eta gaixotan
gabe ere.

Pozik nago egindako lanarekin eta uste dut guztia prest dagoela
iganderako. Soilik itxarotea falta zait.

Hogeita hemezortzi kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Azken astea

Zazpi egun soilik
falta dira maratoiaren egunerako. Oraindik nerbioak ez dira oso handiak,
tentsio bai ordea. Guztiz mentalizatuta nago, behin eta berriro ikusten dut
lasterketa. Behin eta berriro ikusten dut amaiera. Behin eta berriro ikusten
dut Madrileko etorbideko irteera goizeko bederatzietan.

Aste hau nahiko
lasaia izango da entrenamendu aldetik baina eguraldiari dagokionez…
denboraldiko lehen elurteak izango dira!!! Hori bai Ana Urrutiari entzun diot
aste bukaera lasai eta eguzkitsua izango dugula. Ea egia den.

Korrikari
dagokionez gaur berrogeita bost minutu egin ditut. Bihar berrogei inguru egingo
ditut. Asteazkenean eta ostegunean ordu erdi eta ostiralean ordu laurden edo
hogei minutu. Larunbatean deskantsatu egingo dut guztiz, ahalik eta energia
gutxien gastatuz, horretarako egun osoan etxean egingo dut eta igandean goizeko
bostak eta erdi seiak inguruan altxatuko naiz gosaltzeko.

Aste interesgarri eta polita dator eta gozatu egingo dut momentu oro.