Etiketaren artxiboa: zizurkil

Buelta hasierara

Gaur gauean Zizurkilera joango naiz. Eguraldiak laguntzen ez baldin badu ere. Hamar terdietan ospatuko da Zizurkilgo gau krosa. Kros berezi bat duda gabe. Bertan hasi nintzen kontzientzia hartzen korrika gustuko nuela.

2007ko abendua zen. 13, 14… ez dut oso ongi gogoratzen. Aste horretako ostegunean korrikako taldekook afaria izan genuen eta ez dakit nola afalostean konbentzitu egin zidaten Zizurkilera joateko, jakinda hurrengo egunean Gasteizeko Maratoi Erdia genuela goizeko hamaiketan.

Lau lagun joan ginen. Lau lagunek osatu genituen bi lasterketak. Gaueko berezia izan zen. Nahiko erritmo onean burutzea lortu genuen eta bizitako esperientzia oso polita izan zen. Hurrengo egunean… jota geunden. Maratoi erdiari ekin genion baina arrapo genuen txoria izugarria izan zen. Nik hamalaugarren kilometrotik aurrera kristorenak pasatzen hasi nintzen, hor izan nuen nire bizitzako lehen harresia (hurrengo urtean Donostiako maratoi erdian ere bizi izan nuen baina orduan hemezortzigarren kilometrotik aurrera izan zen, soilik hiru helmugara falta zitzaizkidan). Baina lagunak ez ziren atzean geratu. Guztiek egin genuen ordu erditik gora, guztiok harrapatu genuen txoria. Baina guztiok poz pozik iritsi ginen helmugara.

Zizurkilen hartu nuen kontzientzia eta gaur pozik nago hara bueltatzen eta itzultzen naizelako. Gainera oraingo honetan ama izango dut begira.