12 hilabetea, 12 lasterketa V

Maiatza. Oñatiko VI. herri lasterketa.

Lasterketa oso berezia izan zen niretzat. Goi-mailako atleten artean lehen aldiz korrika egingo nuen aldia izango zen. Gainera herrian izateak ez zidan asko lagundu baina ausartu eta parte hartzera hurbildu nintzen. Nire helburua 40 minututik behera egitea zen, ez nuen lortu hori betetzea. Alde batetik oso urduri egon nintzen lasterketa osoan zehar eta beste alde batetik nire buruari presio asko gehitu nion. Gainera denboraldia luze egin zitzaidan eta nabari nuen deskantsurako garaia nuela baina azken lasterketa hori egitea erabaki nuen.

Argi daukat datorren urtean berriro itzuliko naizela eta espero dudala marka hobeagoa egitea eta paper politago bat betetzea. Zaila egingo zait ahaztea bizitako emozioa egun hartan, zerbait berezia izan zen. Herriko kale nagusien artean zazpi bira egitea ez da egunero egiten eta horrek berezitasun puntu hori gehitu zion.

Denbora: 40:42 Postua: 48

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude