12 hilabete, 12 lasterketa X

Urria. Araia ibarreko III. herri lasterketa. Laudio-Amurrio. 15 km.
Denboraldiko lehen lasterketa. Gosez nengoen eta entrenamenduak gogortzen hasi ziren. Poz-pozik joan nintzen Amurriora, amak lagundu zidan gainera. Baina eguna ez zen lagun izan korrika egiteko, haize asko. Horrek kontrako faktore garrantzitsu bat izan zen lasterketaren ezaugarriari begira, lasterketa osoan zehar, bizpahiru kilometro kenduta, aldaz gora zelako. Beraz ez zen izan erreferentziak hartzeko lasterketa. Pena bat baina ibilbidearen perfilak eta haizearen indarrek ez zuten lasterketa polit bat ikusteko aukerarik eman (mundu guztia korrika beherantz begira, poliki-poliki, jende gutxi ibilbide guztian zehar animatzen…).
Baina ongi amaitu nuen lasterketa. Indartsu, ez zitzaidan oso luzea egin ezta motza ere. Hori izan zen egun hartan atera izan nuen alderdi positibo bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude