Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Hamalau gailur ondoren, zer da hurrengoa???

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Edurne Pasabanek
lortu ditu hamalau zortzi milakoen tontorrak zapaltzea. (Momentuz) erronka hori
lortu duen bigarren emakume izan da, Oh Eun-Sun korearrak hartu baitzion aurre.

Mendizaletasuna
gehien gustatzen zaidan kiroletakoa da. Alde batetik oso osasungarria da
gorputzarentzat eta beste alde batetik kirolen topikoetatik aldentzen den
diziplina bat da: lehia bigarren maila batean geldituz eta helburu nagusia
praktika egitea da.

Horregatik ez
zait gustatu azken asteetan kirol honek hartu duen protagonismoa lasterketa
artifizial batengatik. Soilik komunikabideak orriak betetzeko erabili dute.
Polemiken ondorioz gauza on bat izan beharko zenarekin estatuaren garrantzia
izan dezakeen kontua bilakatuz. Gainera pertsona baten errugabetasun
printzipioa ezbaian geratu da, gure lurraldeko pertsona batek ia hiltzailetzat leporatua
izan arte. Oh Eun-sun korearra izan da lehen emakumea hamalau zortzi milakoak
igotzen… eta kitto. Ezin daiteke egon eztabaidarik horrelako erronkak
justifikatzen duten erakundeek kontrakoa esaten ez duten bitartean. Sentitzen
dut Edurnerengatik baina bere deklarazioak lekuz kanpo egon dira momentu oro.
Berak ez dauka zilegitasun nahikoa esateko korearraren sherpek arrazoia ematen
diotela esaten duenean bere arerioak ez dituela mendi guztiak igo. Nork esaten
dio sherpa horiek ez diotela gezurrik esaten? Hori egia balitz denboraren
iraganaren ondorioz egi guztia aterako da, hor Edurne isildu egin beharko
litzateke.

Oiarzabalen
jarrera ere penagarria izan da. Orain erruak botatzen dizkio ahoa bero-bero
izaten duela tentsio handiko momentuetan eta gauzak esaten dituenean ez dituela
pentsatzen. Jarrera hori askok hartuko bagenu ez dakit nora iritsiko ginateke,
ziur oso urrun ezetz.

Zer gertatu da
orduan azken urte hauetan? Zergatik Himalaya bilakatu da mendizaleen autopista?
Arrazoi eta faktore ugari daude honi esplikazioa emateko baina nagusiena
enpresa pribatu askoren interesak munduko gailurrik altuenetan egotearen nahia
izan daiteke. Zergatik arriskatu bestela pertsona umilen bizitza ez bada
inbertsio batek eragiten dituen mozkinen alde?

Astelehen gauen
Oñatiko irratia entzuten ari nintzela, arratsaldeko asteleheneko kirol sailean
(gauetan eguerdi eta arratsaldeko saioen errepikapenak izaten direlako entzuten
egon nintzen), hiru mendizaleei elkarrizketatu zien irrati esatariak.
Asteburuan Oñati-Lizarra 67 kilometroko zeharkaldia egin zutela eta. Sentsazioa
eman zidan, eta esan beharra daukat elkarrizketatuak ez ditudala batere ezagutzen,
mendizaletasunean aurki daitezkeen elementurik garbienetakoak direla.
Transmititzen zuten edukia kirol hori praktikatzerakoan gozatu egiten zutela
zen. Nire buruan hiru pertsona horien irudia daukat ohera joan aurretik
mendiari buruzko aldizkariren bat hartzen badute txapelketen saila bigarren
maila batean utziko dituztela eta gehiago sakonduko dutela ibilaldien erreportajetan.

Askok kirolaren
arloan hori egin beharko lukete. Atzerapauso bat eman ikusteko nondik etorri
diren eta non dauden ohartarazteko eta bidean okertu edo galdu baldin badira
zuzendu eta saiatu kirolaren praktikaz disfrutatzen.

Bost urte ondoren bidaiak jarraitzen du


Atzo aipatu bezala kafe
garaia izan arren ikasleontzat, krisi ekonomiko sakon batean bizi
arren eta etorkizuna iluna izango dela ematen duen arren idazteko
gogoa ez zait joan bost urte hauetan. Eta espero ez joatea gogo hori
inoiz!!!

Abentura berezi bat bezala
hasi zena amaiera non zuen jakin gabe gaur egun oraindik jarraitzen
du eta agian inoiz baino indar gehiagorekin bizirik dirau. 2005eko
maiatza hura pertsonalki aro berri baten hasiera suposatzen zuen
unibertsitate munduan sartzean. 2006a urte polita izan zen, hor hasi
baitzen adibidez Gasteizen daukadan lagun taldearen oinarria osatzen
eta zorionez oraindik mantentzen dudan erlazio bat zoragarri bat
EAEko hiriburuarekin. 2008a ere berezia izan zen, kirolean asentatua
nengoen eta nire kirol ibilbide berrian hiruzpalau arrakasta lortu
nituen (Arrigorriagako podiuma, Lisboako Iron Man erdia eta
Donostiako maratoia). Iaz bizitza beste era batera ikusten ikasi
nuen, kirolaz haratago, unibertsitateaz haratago… urte horretan
lortu nuen literatur lehiaketa pare batean arrakasta txiki batzuk
lortzea. Aurten berriz ametsen urtea da. Historiako karreraren
amaiera (gauzak ondo joaten badira) eta Europako txapelketa baten
parte hartzeko urtea ere bada. Hau da, orain dela urte batzuk
pentsaezina zena nire moduko pertsona batentzat gauzatzera doaz.

Gauzak horrela bost urte
polit izan dira bizi izandakoak eta bizi izandako horretatik zati bat
blog honetan geratu da islatuta. Ezbairik gabe eta goian aipatu
bezala indarra badaukat gutxienez beste bost urtez aritzeko.

Jarraitzen didazuen guztiei
eskerrik asko hor egoteagatik zuek gabe ez litzatekeelako posible
izango bidai hau 😉

**BTR**

Kafe garaia ikasleontzat

Iritsi da maiatza
eta honekin batera gure fakultatean gutxienez klaseak emango diren azkeneko
asteak. Beti bezala, eta urtero-urtero promesa berdina egin arren ikasle
guztiok (lanak eta ikasketei garaiz egingo digula zezenak ez harrapatzeko azken
momentuan), berriro tentsio giro handi bat nabari da korridoreetatik barrena
eta batez ere liburutegian. Baita ere nola ez kafetegian.

Ez gara ni-ni belaunaldia, Sin tiempo edo denbora gabeko generazioa baizik. Hamaika gauz
ditugu esku artean eta guztietara ongi iristea zail egiten zaigu. Horregatik
adibidez gaur eguerdian kafetegia goraino zegoen eta bokadiloen salmenta kopuru
handia ikusi da barraren alde batetik bestera, astirik ez baitago ongi
bazkaltzeko eta ondoren digestio duin bat egiteko. Bazkaldu eta berehala
liburutegira itzuli behar gara askok gure lanekin jarraitzeko eta epeak
betetzen saiatzeko. Kafe ekoizleentzat ere garai oparoak dira hauek
unibertsitate munduan gutxienez. Produktu honen kontsumoa garai honetan
izugarri igotzen da eta kafe makinek askotan deskantsurik lan egiten dute ordu
askotan ikasleoi petrolio beltza bezalako preziatu den likido bat gure
barrenetan sartzeko aukera izan dezagun eta horren ondorioz gure indarrak eta
bizitasunak hasi daitezen ordu batzuetan.

Eta okerrena
eguraldia da, badirudi negua joan dela eta udaberria udarekin nahastuta
etorriko dela.  Aire zabalean kokatuak
dauden igerilekuak irekitzen hasten dira, nahiago izaten dugu izozki bat
kolakao bero bat baino afaldu ondoren… Horrelako eguraldiarekin oso zail
egiten da eraikin barruetan ikasten geratzea. Horregatik nahiago dut negua
ikasteko, baina hala ere negua edo uda edo udaberria izan… pentsatzen
jarraituko dut azterketa garaiak ez direla onak osasunarentzat.

Hala ere, asko
kexatu arren, ez dut uste garai hauek deuseztatuko ditugunik, beraz ni bezala
zaudeten milaka eta milaka pertsonei soilik gauz on bat esan dezaket: animo, eutsi goiari eta zorte on zuen
azterketetan!!!

Oñatiko duatloia bihotzetik



Agian post honek zeresan
handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren
kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik
aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea…

Atzo, martxoaren 13a
larunbata, Oñatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oñatiko duatloia agian
beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen
dutenentzat. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke
Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oñatiko
duatloia again oñatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba
bat izan daiteke… (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait
ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oñatiko duatloia).

Oñatiko Triatloi Taldea
osatzen dugunontzat Oñatiko duatloia urteko egunik
garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan
gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka
korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean
amaitzeko.

Ez nuke jakingo esaten zenbat
ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den
urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan
askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia
ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin
harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan
guztiak.

Harrigarria badirudi ere,
lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen
du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez
gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da
taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi
egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta
erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oñatiko Triatloi Taldekook
lanean aritu ginen Oñatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera
zedin.

Zorionez lasterketa hau
prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria
oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten
ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen
antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen
baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza.
Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen
diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe.
Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak.

Kirol ikuspegiari dagokionez
aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko
egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen
komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi
zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oñatiko foru
enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi
txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta
lasterketaren gora beherak www.triatloi.org
webgunean aurki ditzakezue.

kezue.

Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati II


Budapest (jarraipena)

Iritsi zen gaua eta horrekin
batera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri
edo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain
zuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da
besteak beste.

Gaueko hamaiketan sartu ginen
eta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora
behera 34 gradutara egongo zena eta bainu turkiar bat 40 gradutik
gora zuena ura aurkitu genuen. Lehenengo igerilekuan ondo egoten zen
baina denbora asko pasa ondoren gorputzeko tenperatura pixka bat
hoztu egiten zen. Orduan izaten zen garaia bainu turkiarrera
igarotzeko. Esperientzia polita eta ezberdina aldi berean, oso ondo
igaro genuen guztiok bertan.

Hurrengo eguerdian nekatuta
nengoen baina hegazkina irribarre batekin hartu nuen. Bartzelona
izango zen hurrengo geldialdia bidai honetan.

Bartzelona (biziraupenaren
eta abenturaren hasiera)

Bezperan lagun bati abisatu
nion (larunbat eta igande arteko ordu txikitan) Bartzelonara joango
nintzela. Arratsaldean iritsiko nintzen eta gaueko hamaikak aldera
autobusa hartu Oñatin dudan etxera bueltatzeko (hainbeste bidaiekin
azkenean dudatan jartzen dut nire burua ea nongoa naizen).
Maratoiaren ospakizuna eta nire bisita hirira bat egin zuten. Hala
ere korrikako proba amaitu zenean ni T1era iristen ari nintzen.
Frankfurteko handitasunarekin harrituta gelditu banintzen,
Bartzelonako aireportuarekin ere horrelako zerbait sentitu nuen.
T1etik T2ra joateko barneko autobus batean, eta hortik hirira Renfeko
trenean. Sants-eko estaziora iritsi eta lagunaren etxera. Pixka bat
deskantsatu, freskagarri bat hartu eta erdi gunera kafe bat hartzera.
El Raval auzora hurbildu ginen oinez, pasio bat ematen. Egunak
laguntzen baitzuen.

Aterki gabe irten ginen,
zirimiri pixka bat ari zen baina ez genion kasu handirik egin. Kafea
hartu ondoren, leku benetan atsegina eraman ninduena lagunak eta asko
eskertu behar diodana arratsaldea nirekin igarotzeagatik, komeriak
izan genituen etxera iristeko. Busti-bustita, ez genuen espero.

Pizza bat afaldu, telebista
pixka bat ikusi eta berriro Sants-eko geltokira han bainuen autobusa.
Hori bai, oraingoan aterkiak eraman genituen. Autobusaren bidai
horren amaiera Donostian nuen baina Tolosatik igarotzen zela abisatu
zidaten eta hurrengo goizean han geldituko nintzen.

Tolosa-Zumarraga-Oñati

Euria egin bazigun bezperan,
goizeko seietan elurra zen Tolosa aldean. Ez nuen espero horrelako
klima aurkitzea Euskal Herrian eta ostiralean kirola egiteko zapatila
batzuekin irten nintzen. Pentsa dezakezue nolako hotza nuen hanketako
behatzetan. Trena hartu eta Zumarragara, han situazioa ez zen hobea.
Arrebari deitu behar izan nion jakiteko ea zer moduz zeuden
errepideak eta zer ordutan nuen autobusa (Udanan eta Deskargan kontuz
ibiltzeko eta autobusa 7:40etan). Oñatira ordubete beranduago iritsi
nintzen orduan hasi baitzen elurra jausten eta autobusak Udanako
portutik joan beharrean itzuli erdi eta Deskargatik joan behar izan
zuen.

Azkenean etxera iritsi
nintzen. Pozik. Biloba eta ilobei kontatzeko moduko istorio batekin.

Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati I


Tituluan aipatzen ditudan
hirietatik bidaia bat burutu dut astebukaeran. Ostiralean goizeko
7:30etan irten nintzen eta gaur arte ez naiz iritsi etxera. Aste
bukaera oso intentsua, bidai ordu ugarirekin, baina oso polita eta
ederra. Oso ongi pasatzeko aukera izan dut hiru egun horietan zehar
lagun onekin alboan.

Veneziara bidean

Bilbon hartu behar nuen
hegaldia, Frankfurten geldialdia egin eta ostiral eguerdirako
iritsiko nintzen Veneziara. Veneziako ondoko hiri batean ikasten
dabilen lagun bat izango nuen esperoan. Bidaia momentu on ugariz
beteta egon zen.

Hasteko esan Stewie, Bugs
Bunny, Triki eta Donald ahatea nirekin batera igo zirela Bilboko
hegazkinera. Triki izan zen famatuena egin zena bidarien artean
(agian bakarra zelako jatekoa ematen zuena?). Frankfurtra iritsi
nintzenean terminaleko txoko batean ikusi nituen eta kuriositatez
galdetu nien nora zihoazen. Kontatu zidaten Amsterdam zutela helmuga
lagun bat zutelako han eta horrelako sorpresak gustatzen
zitzaizkiolako.

Bidai ona izan zen.
Turbulentzia eta geldialdien artean irakurtzen eta proiektu bati
birak ematen hasi nintzen. Ez dut uste denbora alferrik galdu nuenik.
Gainera hegazkin batetik bestera asko ibili behar izan nuen izugarri
handia baita Frankfurtko aireportua. Bertako langileek bizikletak
erabiltzen dute alde batetik bestera joateko. Golfean erabiltzen
diren bezalako ibilgailuak ere ikusi nituen.

Venezia

Laguna aireportuan zegoen
itxaroten. Eguerdiko hirurak inguru izango ziren lur hartu nuenean.
Zuzenean Veneziara hurbildu ginen. Ohituta gauden hirietatik oso
desberdina da hau. Ez dago trafikorik, ez ibilgailu motordunenak ezta
ere ez motordunenak. Era guztietako kaleak aurki daitezke: estuak,
zabalak, luzeak, laburrak… Eraikuntzan anarkia da nagusi eta agian
horrek egiten dio erakargarri hiri honi. Kaleetan zehar galtzen uzten
zaitu eta bitartean izugarrizko eraikin ederrak ikus ditzakezu. Oso
hiri turistikoa da eta arratsalde batean bisitatzeko denbora ematen
du.

Padova

Veneziatik 40 minutura egon
harren hiri hau oso bestelakoa da. Jendearen mugimendua alde batetik
bestera oso altua da. Unibertsitate hiria izanda gazte asko ikusten
dira kaleetan zehar. Bizikleta ugari ikusten dira, festara ateratzeko
garraio ezinbestekoa dirudiena (hala ere oraindik pentsatzen dut
bizikletak eta alkoholak ez dutela amaiera polita). Gainera ibili
nintzen koadrilen bizikletak soilik urte hau iraun behar zutenez, ez
zeuden oso ongi zainduta (horrelako bizikletetan ohikoa izaten da
galga gabe ibiltzea).

Budapest

Aurreko hiriak beraz esan
bezala ostiralean bisitatu nituen. Hurrengo geldialdia Budapest
izango zen. Urtebete beranduago berriro itzultzen nintzen asko
gustatu zitzaidan hirira. Ez zegoen batere aldatuta (agian hango
moneta pixka bat garestiagoa bilakatu zen, baina aldaketa handirik
ez).

Joan nintzen taldearekin gida
bezala egin nuen. Kasualitatea izan zen baina zeuden ostatuan egon
nintzen baita eta erraz aurkitu genuen. Afaldu ondoren gozatu genuen
festaz hitz egiteko okasioa da. Hori bigarren zati batean kontatuko
dut.

Inbidia ala beldurra?


Atzo Diario Vasco-ko iritzi
atala irakurtzen ari nintzela nahiko arrituta gelditu nintzen Rosa
Belmontek Willy Toledo aktoreari buruz idazten zuena. Bertan, besteak
beste, intelektual bat ez dela eta John Cobraren adierazpen
politikoak eta berarenak autorearentzako maila berdina dutela
adierazten du (“A mi me da igual que eso salga de Willy Toldeo o
de John Cobra. A ninguno de los dos los va a incluir Paul Johnson en
un añadido de su libro “Intelectuales”
).

Hau guztia zergatik? Badirudi
Willy Toledok Kubako Zapata presoari buruzko hainbat adierazpen egin
dituela
esanez ez zela preso politiko bat lapur normal bat baizik.
Normala den bezala horrelako pertsonai publiko batek horrelako
adierazpenak botatzen dituenean jende askori ez zaizkio horrelako
iritziak entzutea gustatzen. Ados ez zaudenean horrelako zerbaitekin
bi gauza egin ahal dituzu: gutxietsi edo zilegitasun maila jaitsi
pertsona horri.

Ez da oso zuzena John Cobra
eta Willy Toledo konparatzea. Bata gaur eguneko telezaborrak
sortutako marketin produktu bat da eta bestea aktore profesional bat
urte asko daramana taula gainean.

Ez da oso zuzena ere Willy
Toledo gutxiestea aktibista politiko bat izateagatik. Badirudi
pertsonai publiko bat zarenean eta zure zeregin nagusia besteen
denbora librea asetzea denean ezin zarela politika munduan sartu.
Hori ez da horrela eta mundu osoan zehar hamaika adibide aurki
ditzakegu. Bakarrik bi aipatuko ditut: Bruce Springsteen eta Wyoming
Handia
. Gehiago aipatuko nituzke baina ez daukat munduko denbora
guztia post honetan jarduteko.

Beraz bi ondorio atera
ditzaket Rosa Belmonteren iritziari buruz: beldurra dio Willy Toledo
bezalako pertsonei eta inbidia pertsona gehiagok jarraitzen diotelako
berari baino.

Ekaitzaren ostean


Aste bukaera hau askok
gogoratuko dugu larunbatean egin zuen haizetearengatik. Zintia
delakoak, ekaitz perfektua batailatutako izenez ezagutua, estatu
espainiarreko probintzia ugari alerta gorrian utzi zituen. 140
km/h-ko haizeteak neurtu ziren gure lurraldean.

Aste bukaerako plan ugari
bertan behera gelditu zitzaizkidan Eusko Jaurlaritzak ezarritako
neurriengatik ostiral eguerdian. Larunbatean Mungian Euskadiko
duatloiko zirkuituko
lehenengo proba ospatu behar zen, herri honetako
II. duatloia, baina bertan behera gelditu zen eta epaile lanak egin
behar nituen. Beraz etxean gelditzea tokatu zitzaidan.

Ostiral gauen, larunbatean ez
nintzenez goiz jaiki behar lagunen lokalera hurbildu nintzen. Han
ordu pare batean eguneratu eta barre itzelak egin genituen.
Larunbatean egun pasa Bizkaira joan beharrean Oñatin gelditu
nintzen. Goizean kafea hartu eta egunkaria irakurri nuen, aspaldiko
ohitura bat berreskuratuz. Arratsaldean familiarekin egoteko
aprobetxatu nuen eta unibertsitateko etxeko lan gisa artikulu pare
bat irakurri eta analizatu nituen. Egun honetako bigarren zatian izan
zen haizearen indarra nabaritu genuenean. Gauean etxean argi gabe
geratu ginen eta zorionez aitak irrati bat dauka pilekin doana.
Bartzelonako partidua entzuteko erabili nuen (oraindik puntako
teknologiak ez diren gailuak bizitzan aurrera egiteko balio digute).

Gaur goizean jarduna izan dut
Bergarako igerilekuan Gipuzkoako igeriketa txapelketako epaile gisa.
Baretuta zegoen jada haizearen indarra eta egun gozagarriaz gozatzeko
aukera izan dugu kalera irten garenok. Zorionez igerilekuan goiz
amaitu dut eta udatiar giro honetaz gozatzeko aukera izan dut.

Esaera zaharrak dio
ekaitzaren ostean datorrela barealdia. Agintariek burututako
prebentzio lanak nahiko onak izan dira haizeteak eragindako kalteak
ikusita (ziur asko kasuren bat edo beste egongo da salbuespena izango
dena, baina orokorrean lan ona egin dute oraingoan). Orain balantzea
egiteko garaia da. Komunikabide digitaletan ikus daitezke balantze
batzuk, ez dizkiet kasu askorik egin ez dudalako orain arte astirik
izan baina ziurrenik bihar Asteleheneko Goienkaria hartuko dut eta
bertan irakurriko dut gurean haizete honek eragindako kalteak.