Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Euskal Herriko Itzulian Tropelako lehiaketa

Aurten Tropela.net web orrian berriro zuen
jakintzak eta zoria jokoan jartzeko aukera dago. Gaur irakurri dudan bezala, astelehenetik
aurrera euskal jarraitzaile bakoitzak bere tropela egiteko aukera izango du. Nik
aurten berriro egingo dut nire taldea, ea ze aukera dauden eta apirilaren 13an
emaitzen berri emango dizuet.

Besterik gabe animatu egiten dizuet hemendik
Tropela.net-eko lehiaketara parte hartzen. Dibertigarria da eta suerte apur
batekin izugarrizko sariak eraman daitezke.

Bitxia da internet

Atzo lagun batek komentatu zidan: Piban, Googlen irudiak bilatzerakoan Oñatiko Duatloia 2008 idazten baduzu,
Osaba Iban artikuluan jarritako argazkia agertzen da. Ni harrituta geratu nintzen, ezin zitekeen
izan.

Horregatik etxean nengoela proba egin eta hor
argazki guztien artean, nirea nire bilobarekin agertzen da. Aho zabalik geratu
nintzen.

Banekien interneten denetik aurkitu zitekeela, baina holakorik… Mundua
gero eta modernoagoa den bitartean, gauzak gero eta harrigarriagoak dira.

Oñatiko duatloia, txalo bero bat

Gaur errazena atzoko duatloiari buruzko
kronika labur bat eta balorazio pertsonal egitea izango litzake. Ba egingo dut.
Irabazleak Galinier frantziarra gizonezkoetan eta Murua gipuzkoarra izan ziren.
Nire aldetik, iaz baino bi minutu gehiago egin nituen baina gustura geratu
nintzen helburua Lisboa delako.

Orain aipamen berezi bat egin nahi diot lagun
bati. Ruben Garcia oñatiarrari, gure artean Gartxi bezala ezagutua. Orain dela
ia urtebete, Oñatiko duatloia amaitu ostean gauen buelta bat eman nuen
koadrilakoekin. Gai bat duatloiena izan zen eta Rubenek zioen entrenatzen
bazuen bukatuko zuela, atzetik esan zioten berak Oñatiko duatloia bukatzen
bazuen besteek (U. P.k eta A.M.k) Aloñako igoera egingo zutela.

Atzo iritsi zen eguna Rubenentzat, erakusteko
egin zuen lana azken asteetan buru belarri sartuta egon den proiektuan. Hor
azaldu zitzaidan plazan algodoizko kamiseta batekin, korrika egiteko fraka
luzeak eta utzitako bizikleta batekin. Beldurrez zegoen ea lehenengo mozketa igaroko
zuen eta bizikletan denboraz iritsiko ahal zen bigarren mozketara. Lehenengoa
erraz igaro zuen, bigarrena gogorrago egin zitzaion, baina kasta handia
erakutsiz amaitzea bukatu zuen. Koadrilakook oso pozik jarri ginen, esperantzak
bazeuden baina kontrako sentimendua ere airean sumatzen zen.

Euskal blogosferako txoko honetatik, zorionak
Ruben.

Lagun bat.

Gustatu
zitzaidan:
Goienako komunikabidea niregana jotzea
Debagoieneko ordezkari bezala iritsi pertsonala emateko lasterketari buruz.
Eskualde bateko ordezkari zarela esatea, agian, handi geratzen zait, baina
espero dut nire azalpenak ahalik eta zuzenenak izatea eta ulerterrazak (eta ez
dagoena ados nire adierazpenekin, ezin diot ezer egin horri).

Gustatu
zitzaidan, ber bi:
Lokalekoen animuak, eta
herrian behingoan bertakoa sentitu naizela, hala ere, jende asko hotz animuak
ematerakoan.

Arratsaldean Oñatiko plazara animatzera

Gaur arratsaldean, lauretan abiatuko da Oñatiko XVII. duatloia herriko plazatik. Probak 8 kilometro izango ditu korrika (bi buelta herriko zirkuitu bati), ondoren bizikletak hartu eta 40 kilometrori aurre egingo zaie (Oñati-Antzuola-Deskarga-Legazpi-Udana-Oñati) eta lau kilometroko bira batekin herriari amaitutzat hemango zaio lasterketari.


 


Blog honetatik eskaera sinple bat egin nahi diet lasterketa (Euskadiko garrantzitsuenetako eta politenetakoa, aurten 340 lasterketarirekin) hurbiltzera ikusten den orori: Mesedez, animatu lehenengo lasterketaritik azkenekoraino. Lurralde honetan badakit oso hotzak garela kirolariei animatzerakoan, soilik zeintzuk doazen lehenengo eta emakumeak interesatzen zaizkigu.


 


Baina berriro diotsuet, animatu guztiei mesedez. Lehenengo korrikalaritik azkeneko korrikalariarenganaino.


 

Ez zitzaidan gustatu: lehengo urtean nire herriko lasterketan helmugaratzean jendeak ez zuela txalo bat bera ere egin eta hizlariak aipu bat ere ez zidala egin, eta berriz Durangoko duatloian helmugaratu nintzenean hizlariak nongoa nintzen, dortsalaren zenbakia eta izen-abizenak aipatu zituen bozgoragailuetatik.

Virginia deskalifikatu egin behar izan zuten larunbatean?

Larunbatean
Durangon gertatu zena Durangoko II. duatloian
hitzez deskribatzea oso zaila da. Hasteko zerbitzari batek aurre egin behar
izan zion antolakuntzari ordaindu zuen gauza batengatik zuzen jasotzeko.

Azalduko dizuet.
Ostiralean Durangora hurbildu nintzen larunbateko Durangoko II. Duatloiko dortsalen
bila. Nireaz gain taldeko beste biren dortsalak ere hartu nituen. Oñatira iritsi
nintzenean hirurok sobreetan zer genuen ikusten hasi ginen. Gure harridurarako
dortsal bakarra genuen, iaz legeek esaten zuten bizikletan bi dortsal eraman
behar zirela duatloietan. Iritzi genion agian aurten dortsal bakarrarekin
korrika egin behar zela, baina badaezpada galdetuko genuela hurrengo egunean.

Iritsi nintzen
hurrengo egunean eta bizikleta legalki boxesetan sartu nuen, legalki esan nahi
dut epaileen oniritzia jaso eta gero sartu nuela bizikleta. Han zegoen epaile
bateri galdetu nion ea non jarri behar nuen dortsala, aurrean edo atzean. Eta
erantzuna izan zen bat aurrean ETA
beste bat atzean. Ni harrituta geratu nintzen, esan nion dortsal bakarra nuela
eta antolakuntzak bakarra eman zidala. Erantzun zidan beraz antolakuntzara
hurbiltzeko beraiek izango zutela bigarren dortsala. Probako bulegora nindoala
epaile bat ikusi nuen dortsal tako bateaz eta galdetu nion ea nirea zuen. Ez
zuen eta joateko bulegora. Bulegora iritsi nintzen eta ea nire dortsala zuten,
berriz. Eta berriz ez zutela, joateko epaileren batengana beraiek izango
zutela. Orduan izan zen planto egin nuena. Esan nien epailearekin egonda
nengoela eta beraiek ez zutela, beraz hiruko erregela bat eginez nire dortsala
galdu zuten. Ordurako nerbioak jota nengoen, noski ez bazidaten dortsalik
ematen deskalifikatu izango nintzelako txartel gorriaz. Azkenean kostata baina
beste dortsal berri bat eman zidaten. Bizikleta lekuz aldatu eta dortsal berria
jarri… Ni ez nengoen iada nire onean, nerbioak jota baizik. Normala den moduan.
Arazoak arazo, lasterketa polit bat burutu nuen eta geroz eta gutxiago falta da
Lisboara joateko.

Baina probako
okerrena, antolakuntzaz gain, epaileak izan ziren. Batez ere bi, boxesetan
zegoena kontraesan egiten zena beste epaile batzuekin eta ez zidana erantzun
nire galderak. Galdetu nion ea bizikleta lekuz aldatu behar nuen dortsala
aldatu ostean… eta zidan erantzun!!!!!! Harrituta utzi ninduen aktitude hori.
Eta ondoren beste juez bat (oraindik ez dakizkit izenak) motor gainean zioan
mehatxuak botatzen korrikalariei ez zeramatelako lau inperdible dortsal
bakoitzean, eta antolakuntzak sei eman zituen!!! Lotsagarria larunbatean
gertatu zena Durangon. Gainera gehitu behar da Virginia Berasategi,
emakumezkoetan irabazlea eta azken aldian telebistan astelehenero agertzen
dena, atzeko dortsal gabe iritsi zela!!!

Eta ni galdetzen
naiz:
Virginia Berasategi deskalifikatu egin behar zen??? Zertarako bota hainbeste
mehatxu korrikalariei, beraien dirutik ordaindu dutela proban parte hartzea,
gero ez betetzeko? Zein da epaileen lana, mehatxuak botatzea, dudak ez argitzea
parte hartzaileei eta gero arautegiarekin nahi dutena egitea???

P.d.: Galdera gehiago daude, baina ez dizuet aspertu nahi. Ahh… ia
ahaztu zait. Nire dortsala agertu zen, baina ni komunean nengoen eta ez nintzen
enteratu. Lasterketa bukatu ostean jakin nuen.

2-0 ala 02???

Atzo berriro egin
zen luzaroan itxarondako bigarren eztabaida. Eta hori azkenengotik astebete
igaro zela soilik. Emaitzak eta hausnarketak ikuspuntuaren arabera aldatu
egiten dira. Inkestek orokorrean Jose Luis Rodriguez Zapatero hautagai
sozialistari ematen diote garaipena, aurrekoan ere.

Pertsonalki esan
atzo gutxiago jarraitu nuela bigarren eztabaida, baina ondorengo irratsaio
berezia SER katean agian gehiago jarraitu nuen iragan astean baino. Hasteko
berandu iritsi nintzen etxera, hamarrak eta hamar pasata. Eta zerbait
prestatzen ari nintzela hartzeko eztabaida ikusten hasi nintzen arreta handirik
gabe, hasierako zatian ez nion arreta handirik prestatu. Hala ere iragan astean
izan zuten eztabaida berdina iruditu zitzaidan, elementu berri batzuk sartu
zuten eta garrantzitsuena biek proposamen berriak bota zituzten, azken finean
kaleko jendeak eskatzen zuena egiteko hain famatuak bilakatu den eztabaidan.

Zuen ustez nork irabazi zuen eztabaida? Nork
irabaziko ditu martxoaren 9an hauteskundeak?
(Demokrazia batean esan badaiteke irabazleak eta
galtzaileak daudela). Uste ahal duzue
eztabaida bi hauek balioko dutela zerbaitetarako?
Galdera batzuk zailak
dira erantzuten, beste batzuk hemendik astebetera erantzungo dira. Ordurarte,
eskerrik asko… eta Zorte on!!!

Hauteskunde orokorrak bipartidismoruntz

Atzo askok herritar askok luzaroan itxarondako eztabaida egin zen. Datorren martxoaren 9ko bi hautagai nagusien artekoa izan zen, alde batetik Jose Luis Rodriguez Zapatero Alderdi Sozialistatik eta beste alde batetik Mariano Rajoi alderdi popularrekoa.


 


Bizi nahi nuen zer zen eztabaida bat. Orain dela 15 urte ez nuen aukerarik izan Gonzalez eta Aznarren artekoa ikusteko. Baina oraingo honek deitzen zidan, hasieran duda asko izan nituen non ikusi, argi eta garbi dago eskaintza zabala zegoela. Bai telebisten aldetik, kate batean baino gehiagotan zuzenean emango zelako, baita irratien aldetik ere, irratsaio bereziak prestatu zituztelako Espainiako hainbat komunikabidek.


 


Azkenean Cuatro katean ikustea erabaki nuen. Igerilekutik iritsi nintzen entrenamendu saio gogor bat egin eta gero eta sofan etzan nintzen eztabaida noiz hasiko zain. Eta iritsi zen gaueko hamarrak.


Eztabaida ez zitzaidan iruditu beste munduko ezer. Bi alderdietako kideak bata besteari erantzuten edo ibili ziren, zer egin zuten ondo eta besteak zer egin zuten gaizki esanez. Hortaz aparte ez nuen ezer berezirik sentitu. Ondoren entzun nuena irratian izan zen hausnartzera eraman ninduena.


 


SER katea piztu nuen ohean sartu nintzenean, ordu erdi bat egon aditzen irratsaio berezia. Gonbidatu bezala Jose Bono alderdi sozialistakoa eta Angel Acebes, alderdi popularrekoa. Noski bakoitzak beren hautagaiak irabazi zuela esan zuten. Ondoren inkesten emaitzak eman zuten eta argi eta garbi Zapatero jaunak irabazi zuela adierazten zuten. Baina gehien harritu ninduena Llamazaresen sarrera izan zen telefonoz. Baztertu egin zutela eta eztabaidak iraun zuen ia bi orduak alderdien iragarki dohain bezala ikusi zuela.


 


Zati batean ados nago Ezker Batuko hautagaiarekin. Ezin da onartu Estatuko Hauteskunde orokorretan non alderdi bat baino gehiagok osatzen duten Espainiako parlamentua, bi alderdien artean soilik eztabaida dohain bat ematea. Baina beste alde batetik adierazi nahi dut geroz eta gehiago hurbiltzen ari garela Estatu Batuen hauteskunde sistemara. Hau da bipartidismora. Inkestek alde batetik inoiz baino boto gehiago ematen diotelako bi alderdi nagusiei. Hori askok ez dugu nahi, baina aldi berean Italian gertatzen dena, pluralismoaren muga eta ondorioz kaosa sistema parlamentarioan, ere ez dugu nahi gertatu dadin. Beraz zein da irtenbidea?


 


Momentuz gero eta gehiago hurbiltzen gara Estatu Batuetara Italiara baino.

Historiako pelikula onenak

Askotan galdetzen digutenean, zein da
gustukoen duzun pelikula? Bi erantzun posible daude, lehenengoa ez erantzutea
(hamaika arrazoi egon daitezke, horien artean ez gogoratzea ikusi dituzun
pelikula guztiak edo ez jakitea zein den gehien gustatzen zaizuna) eta bat
esatea baina hortik ordu batzuetara berriro oroitaraztea galdera eta damu
izatea. Horregatik jarraian nire uste apalean zinemaren historia garaikidean
egin diren pelikularik onenak aipatuko ditut, eta horretarako nire irizpide
propioak jarraituko ditut (garrantzitsuena: zerbait eragiten didaten pelikulak
asko gustatzen zaizkit). Hor doa lista:

  • Forrest Gump (Behin ikusi eta betiko geratzen zaizu memorian).
  • Rocky (Pasarte ugari historikoak dira. Zein ez da joan
    Philadelphiara eta hango eskailera igo Balboa boxeolaria bezala?).
  • Karate Kid (Mutil ugarik amesten dutena gauzatzen du Samuel
    Larusso karatekariak, lana eginez bere espezialitatean onena izan).
  • Jurassic Park (Ordu pare batez berriro sinetsi genuen posible zela
    dinosauroak bizitzara bueltatzea).
  • Jack (Negar batean bukatzen da pelikula mutikoa 18 urterekin
    unibertsitatera joaten denan, baina errealitatean 80 urte inguru dituelarik).
  • Hook (Gure gaztaroko ipuinetako pertsonaia baten istorio ezezaguna
    askorentzat).
  • Cool Runnings, Elegidos para el triunfo (Motibatzeko pelikula
    dudarik gabe.).
  • El club de los poetas muertos (Adaptazio eskas xamar geratzen da
    liburutik pantailara. Gomendagarriagoa da lehenengo liburua irakurtzea eta
    ondoren filma ikustea).
  • Regreso al futuro (George Lucasen arte lanetako bat, kotxearekin
    denboran bidaiatu genezakeela nahi izan genuen askok hori ikusi ondoren).
  • La milla verde (Justizia askotan itsua denaren froga, garaia
    desberdina izan arren errealitatearen isla)

Eta zuen pelikula gustukoenak zeintzuk dira? Zein uste duzu falta dela
lista honetan?

Gasteizera itzulera

Berriro Gasteizera itzuli naiz. Normalena gabonetako oporrak bukatu ostean eta klaseak berriro hasi direnean. Baina aurten sentsazio arraroarekin etorri naiz.


 


Aspaldi ez dudala igaro bi aste jarraian Oñatin eta horrek sentsazio berezi bat sortu dit nire barrenean oso zaila dena deskribatzen. Familiarekin egoteko aukera izan dut, iloba bisitatu eta paseatzen egon naiz, ondo jateko aukera ez dut galdu… Edozein ikaslek egingo zuena bere herrira bueltatzean nik ere egin dut. Baina oraingoan ia bi aste jarraian egin ditu etxean eta hori niretzako ez denez oso ohikoa arraro sentitu naiz Gasteizera bueltatzerakoan.


 


Zorionez eta ondorioz, nire uste apalean, horrek esan nahi du ni nongoa naizen. Gainera nire defentsan esan beharra daukat hiru urte hauetan ez dudala inoiz ahaztu nongoa naizen. Gasteiz nire oraina da, baina Oñati nire iragana izan da urte askoan eta etorkizunean espero dut nire bizitzako zatirik garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzea.

Done Jakue bidea 2007 (VI)

6. Etapa. Leon – Molinaseca. 107 km.


5h 41 min. 18,8 km/h. Irailak 22, larunbata.


 


Lehen etapa garrantzitsua eta lehenengo arazoak aurrera egiteko. Rabanal del Caminon nuen pentsatua gelditzea egun honetan baina eguraldia lagun nuenez Cruz de Ferro (bideko punturik altuena 1400 metrorekin) gainditzea erabaki nuen.


 


Hasteko Leonetik irteteko nahiko arazo izan nuen seinale faltarengatik. Eta ondoren bi aukera zeuden Hospital de Orbigon berriro batzen zirenak. Konturatu gabe bide luzea aukeratu nuen eta horrek planeatuta nuena baino 10 kilometro gehiago egitea eragin zidan. Astorgan 45 kilometro eginda eduki beharrean 55 nindoan. Zerbait jan, ogitarteko paregabe bat txokolate zuriarekin, eta aurrera egin nuen berriro.


 


Hortik Rabanal del Caminoraino bidea gorantz zihoan pixkanaka-pixkanaka eta gainera haizea lehen aldiz bide osoan kontra eta nahiko nabarmen. Kostata baina iritsi nintzen.


 


Bertan deskantsatzen gelditu nintzen denbora labur batez eta lehen aipatu dudan bezala eguraldia lagun nuenez, aurrera egitea erabaki nuen Molinasecaraino, mendatea igo eta gero nuela (7 bat kilometroko aldapa pikoa).


 


Haizea kontra. Ez zen konbinaziorik onena portu bateri aurre egiteko baina asko kostatu zitzaidan arren gora iristea lortu nuen. Eta goian nengoela, bideko punturik magikoenetako batean, garrantzitsuenetako batean, derrigorrezko argazkia atera behar izan nuen. Argazki bat hamaika esanahiekin, sinbolismoz betea, orain dela urte batzuk nire aita igaro zen puntu beretik ari nintzen ni igarotzen, iazko udan nire arreba pasatu zen leku beretik nindoan igarotzen…


 


Berriro bizikleta hartu eta errepideari ekin nion. Molinasecaraino ia guztia aldapa behera. Azkenean 60 kilometro inguru egitea pentsatzen banuen egun horretan 107 burutu nituen. Baina beno bidaiako anekdotak dira.


 

Pozik joan nintzen lotara egun horretan Santiagora iristeko lehen zailtasun serioa oso ongi gainditu nuelako.