Etiketa honen artxiboa: gartxi

Oñatiko duatloia, txalo bero bat

Gaur errazena atzoko duatloiari buruzko
kronika labur bat eta balorazio pertsonal egitea izango litzake. Ba egingo dut.
Irabazleak Galinier frantziarra gizonezkoetan eta Murua gipuzkoarra izan ziren.
Nire aldetik, iaz baino bi minutu gehiago egin nituen baina gustura geratu
nintzen helburua Lisboa delako.

Orain aipamen berezi bat egin nahi diot lagun
bati. Ruben Garcia oñatiarrari, gure artean Gartxi bezala ezagutua. Orain dela
ia urtebete, Oñatiko duatloia amaitu ostean gauen buelta bat eman nuen
koadrilakoekin. Gai bat duatloiena izan zen eta Rubenek zioen entrenatzen
bazuen bukatuko zuela, atzetik esan zioten berak Oñatiko duatloia bukatzen
bazuen besteek (U. P.k eta A.M.k) Aloñako igoera egingo zutela.

Atzo iritsi zen eguna Rubenentzat, erakusteko
egin zuen lana azken asteetan buru belarri sartuta egon den proiektuan. Hor
azaldu zitzaidan plazan algodoizko kamiseta batekin, korrika egiteko fraka
luzeak eta utzitako bizikleta batekin. Beldurrez zegoen ea lehenengo mozketa igaroko
zuen eta bizikletan denboraz iritsiko ahal zen bigarren mozketara. Lehenengoa
erraz igaro zuen, bigarrena gogorrago egin zitzaion, baina kasta handia
erakutsiz amaitzea bukatu zuen. Koadrilakook oso pozik jarri ginen, esperantzak
bazeuden baina kontrako sentimendua ere airean sumatzen zen.

Euskal blogosferako txoko honetatik, zorionak
Ruben.

Lagun bat.

Gustatu
zitzaidan:
Goienako komunikabidea niregana jotzea
Debagoieneko ordezkari bezala iritsi pertsonala emateko lasterketari buruz.
Eskualde bateko ordezkari zarela esatea, agian, handi geratzen zait, baina
espero dut nire azalpenak ahalik eta zuzenenak izatea eta ulerterrazak (eta ez
dagoena ados nire adierazpenekin, ezin diot ezer egin horri).

Gustatu
zitzaidan, ber bi:
Lokalekoen animuak, eta
herrian behingoan bertakoa sentitu naizela, hala ere, jende asko hotz animuak
ematerakoan.