Historiako pelikula onenak

Askotan galdetzen digutenean, zein da
gustukoen duzun pelikula? Bi erantzun posible daude, lehenengoa ez erantzutea
(hamaika arrazoi egon daitezke, horien artean ez gogoratzea ikusi dituzun
pelikula guztiak edo ez jakitea zein den gehien gustatzen zaizuna) eta bat
esatea baina hortik ordu batzuetara berriro oroitaraztea galdera eta damu
izatea. Horregatik jarraian nire uste apalean zinemaren historia garaikidean
egin diren pelikularik onenak aipatuko ditut, eta horretarako nire irizpide
propioak jarraituko ditut (garrantzitsuena: zerbait eragiten didaten pelikulak
asko gustatzen zaizkit). Hor doa lista:

  • Forrest Gump (Behin ikusi eta betiko geratzen zaizu memorian).
  • Rocky (Pasarte ugari historikoak dira. Zein ez da joan
    Philadelphiara eta hango eskailera igo Balboa boxeolaria bezala?).
  • Karate Kid (Mutil ugarik amesten dutena gauzatzen du Samuel
    Larusso karatekariak, lana eginez bere espezialitatean onena izan).
  • Jurassic Park (Ordu pare batez berriro sinetsi genuen posible zela
    dinosauroak bizitzara bueltatzea).
  • Jack (Negar batean bukatzen da pelikula mutikoa 18 urterekin
    unibertsitatera joaten denan, baina errealitatean 80 urte inguru dituelarik).
  • Hook (Gure gaztaroko ipuinetako pertsonaia baten istorio ezezaguna
    askorentzat).
  • Cool Runnings, Elegidos para el triunfo (Motibatzeko pelikula
    dudarik gabe.).
  • El club de los poetas muertos (Adaptazio eskas xamar geratzen da
    liburutik pantailara. Gomendagarriagoa da lehenengo liburua irakurtzea eta
    ondoren filma ikustea).
  • Regreso al futuro (George Lucasen arte lanetako bat, kotxearekin
    denboran bidaiatu genezakeela nahi izan genuen askok hori ikusi ondoren).
  • La milla verde (Justizia askotan itsua denaren froga, garaia
    desberdina izan arren errealitatearen isla)

Eta zuen pelikula gustukoenak zeintzuk dira? Zein uste duzu falta dela
lista honetan?

4 thoughts on “Historiako pelikula onenak

  1. Demonocrazy

    Nire film gustokoenak? Asko eta zuk esan bezela idatzitakoa idatzita gero damutu egingo naiz, baina beno, batzuk aipatuko ditxut:

    • Fight club (nere generazioa ondo errepresentatzen duelako)
    • Una historia del bronx (Goodfellas pelikulako historia asko gustatzen jatelako)
    • Do the right thing (King vs Malcom X)
    • El sentido de la vida (pentsatzea eragiteaz gain barregarria delako)
    • Pulp fiction (tarantinon danak gustoko ditudalako)
    • Matrix (filosofia gustoko dudalako…)
    • La haine (gorrotoaren emaitz)
    Erantzuna
  2. piban

    Demonocrazy!!!

    Ados nau Matrix eta Pulp fiction-kin (bigarrena hasiera dakot ikusitta). Bestiak ez dakot ikusitta. Ta una historia del bronx, bastante barrixa da ez? Hori badakot gogua ikusteko.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude