Etiketaren artxiboa: internet

Bitxia da internet

Atzo lagun batek komentatu zidan: Piban, Googlen irudiak bilatzerakoan Oñatiko Duatloia 2008 idazten baduzu,
Osaba Iban artikuluan jarritako argazkia agertzen da. Ni harrituta geratu nintzen, ezin zitekeen
izan.

Horregatik etxean nengoela proba egin eta hor
argazki guztien artean, nirea nire bilobarekin agertzen da. Aho zabalik geratu
nintzen.

Banekien interneten denetik aurkitu zitekeela, baina holakorik… Mundua
gero eta modernoagoa den bitartean, gauzak gero eta harrigarriagoak dira.

95 urterekin blogeatzen

Gaur telebista ikusten nengoela berri
harrigarri bat
aditzeko parada izan dut. Orain dela gutxi mutil batek bere
amamari blog bat egin diola urtebetetze opari gisa.

Muxia-ko herrian gertatu da gertakari hau.
Blogak A mis 95 años deitzen da eta idazleak, Maria Ameliak, bere bizitzari
buruzko gauza interesgarriak kontatzeko gogo handiak ditu.

Beste notizia positibo bat blogintzaren
inguruan eta blogosferarentzako. Interesgarria izango litzateke horrelako
pertsona gehiago animatuko baziren idaztera, horrela beraien memoriak eta
oroitzapenak leku garrantzitsu batean geratuko lirateke gordeta eta ez ahaztuta
edozein lekutan.