Bitxia da internet

Atzo lagun batek komentatu zidan: Piban, Googlen irudiak bilatzerakoan Oñatiko Duatloia 2008 idazten baduzu,
Osaba Iban artikuluan jarritako argazkia agertzen da. Ni harrituta geratu nintzen, ezin zitekeen
izan.

Horregatik etxean nengoela proba egin eta hor
argazki guztien artean, nirea nire bilobarekin agertzen da. Aho zabalik geratu
nintzen.

Banekien interneten denetik aurkitu zitekeela, baina holakorik… Mundua
gero eta modernoagoa den bitartean, gauzak gero eta harrigarriagoak dira.

1 thought on “Bitxia da internet

  1. newton

    Arrazoi guztia badirudi internetekin geroz eta handiagoa dela, baina ez dakit azkenean geroz eta txikiagoa izango den guztia eta anonimotasun puntua bat ez den galtzen.
    Argi dago kontuz ibili  behar dela idatzi nahiz jarritako argazkiekin.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude