Etxezarretan

Udaberria ate joka eta gu Etxezarretara. Aurreko terraza horietan, urtarrilean, udalak deituta, zuhaitz landaketa egin zen. Etxezarretako basoa indartu eta zabaltzeko ekimena, hain zuzen ere. Talaia honetatik begira, Arrasate, Epele, Bergarako muga, baserriak… Ikusmira paregabea! Etxezarretako basoan beherantz, eraikinen hondarrak,…

Parrokia

Hiruhileko azken irteera, berezia, San Andrestik bueltan hasi eta Santa Barbarara igo. Gure harridurarako, zenbait zuhaitzarren enborrak lurrean. Aurreko egunetako haizetearen ondorioa nonbait; horietako batzuk gaitza zeukatela sumatzen da, aldiz, beste batzuk osasuntsu! Bi ezki (tilo) ederrak zirenak ere bota…

sasoibide+: San Balerio

Altamira baserrirantz, aldapan gora, eskailerak igo… Heltzerakoan, arte eder horren irudiak, itzalak, harrapatu gaitu. Arte dotore, bikaina; garai bateko erregebidea babesten zuena. San Kristobal aldera, bidean aurrera, Jose Luis Iñarra kalean gora. Seguru asko, Arrasateko kalerik luzeena da. Gaina hartu…

sasoibide+: Zigarrolako balkoira!

Ospitale ondotik gora, Andramarizuri norabidea hartu, markak jarraituz, iturritxoa eta aurrera, Asuelaraino. Asuelara heldu eta zenbait bide aukeran: Bedoñarantz, Kurtzetxiki, Andramarizuri, Bakue… Zenbaitzuek bidegurutze honi zazpi bide edo sietecaminos deritzote. Ezkerrera jotzen duen pistatik, haize bortitzak botatako pinu artean gora,…

Gure herriko txokoak ezagutzen

Martxoan, Covid 19ak gure bizitza zeharo aldatu zuen, gure egunerokoa, gure harremanak, gure mugimenduak, gure jarduerak, gure ordutegiak… Itxialdiak ordurarteko arruntak zirenak amets bihurtu zituen: familiakoekin egotea, lagunekin, bueltatxo bat ematea, kirola, liburutegia… Egoera horretan, gabezia asko, baina, buruan eta…