Parrokia

Hiruhileko azken irteera, berezia, San Andrestik bueltan hasi eta Santa Barbarara igo. Gure harridurarako, zenbait zuhaitzarren enborrak lurrean. Aurreko egunetako haizetearen ondorioa nonbait; horietako batzuk gaitza zeukatela sumatzen da, aldiz, beste batzuk osasuntsu! Bi ezki (tilo) ederrak zirenak ere bota dituzte, etxearentzat suposatzen zuen arriskuagatik, agian. Penagarria, haien itzala eta usaina ederrak zirelako; baita lasaigarriak ere, loreekin egindako infusioak ere bai. Haize bortitzek zuhaitz galantak botatzeko gai direla erakutsi digute, beraz, herriko parkerik ederrenean zaintza eta garbiketa egitea ezinbestekoa guztion segurtasunerako. Parkeen arduradunak fin-fin ibili direla ikusi dugu.

Parrokiako atarian, Arantza Otadui gure zain. Historian aditua denak eliza eta herriaren kontuekin liluratuta eduki gaitu. Zein interesgarria eta atsegina izan den. Eskerrik asko, Arantza!

Historia azalpenak entzun eta gero, salda beroa hartzera hurbildu gara, eta zein ondo sartu zaigun! Gaurko paseoaren bukaera bikaina.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://arrasateze.blogspot.com/2017/10/esku-hartzea-gipuzkoako-foru.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *