Gure herriko txokoak ezagutzen

Martxoan, Covid 19ak gure bizitza zeharo aldatu zuen, gure egunerokoa, gure harremanak, gure mugimenduak, gure jarduerak, gure ordutegiak… Itxialdiak ordurarteko arruntak zirenak amets bihurtu zituen: familiakoekin egotea, lagunekin, bueltatxo bat ematea, kirola, liburutegia… Egoera horretan, gabezia asko, baina, buruan eta bihotzean klik bat entzun eta, hausnarketa, helburu eta asmo berriak, norabide aldaketak… sortu baietz!

Itxialdia amaitzean, denok etxafleroen pare etxetik irten, kalera, mendira, gure herriko bazterrak eta txoko berriak aurkitu eta ezagutzeko grinaz. Baita lortu ere! Hain ederrak direnak lehen ere hor, baina guk erreparatu ez. Orain bai, bide berriak ezagutu, esperientzia partekatu… Denok irabazle!!

Jarrai dezagun ba hasitako bide horretatik. Hala bedi.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *