Eguraldi bustia izan arren, bagoaz Miraballes baserrirantz. Aterki, txapel, makil… eta lagunez inguratuta. Olandioko bidean obra dezente: bidea zabaltzen, aparkaleku berriak atontzen… makinaria ugari. Orbela ugari bidean, eta Miraballesen irudia hor aurrean, beti bezain dotorea. Zelako ikusmira ederra begi aurrean…
Etiqueta: Herriko Txokoak
Gaurko giro bustia, euria goian behean; aspaldiko partez. Gustura ikusi dugu euria, baina paseatzera bost lagun besterik ez da animatu! Euripean ibiltzea ahaztuta nonbait, eta babesa aukeratu. Ulergarria, bai. Gaurkoan, paseoaren onena, zalantzarik gabe, osteko salda! Horretara, beste lagun batzuk…
sasoibide+: San Balerio, Urzulo iturburua Ongi etorriak, lagunok! INFORMAZIO OSAGARRIA https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2019/02/03/10-irteera-san-baleriora/ https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/01/28/san-balerio-urzulo-iturburua/
BIDE BERRIEN BILA, BAZATOZ? Agarretxebarri (Masua); Arbe; Elorregi auzoan… BLUES, Arrasaten! ANDRA MARI ZURI (txaeta), abuztuan Santagedatx (mariren ispilua) BADATOR UZTA KOSTALDERA! JAIETARA!
Meatzerreka auzoan dago Salturri; beraz, San Baleriotik gora, elkarteraino joan gara. Hor, bidea gurutzatu eta baserrirantz abiatu. Gaurkoan, tenperatura epela baino gehiago da, beroa, eta hidratazioari erreparatu diogu; geldialdiak eginez norberak daraman botilatik edateko. Ura edatea garrantzitsua baita, BETI! Eguraldi…
Monterronetik gora, S. Kristobal, Loo eta Ormaixiotik aurrera (eskumara, Anporretako bidea), Etxaldebarrira heldu gara. Baserri ederra, zaindua. Zelako toki atsegina den! Meatzerrekara heldu, eta tentazioari ezin eutsi, Montzon kobazulorantz abiatu gara batzuk. Gaurkoan ere ur zarata… Badakizue zer diren honako…
Elkartu eta berehala, gure lagun Pacori gure dolumin sentitua adierazi diogu, elkartasun une hunkigarria. Oharrentzako tartea: maskaradak ikustera joan nahi?, AEDk busa antolatu du; puntaik-punta oraingoan Oñatin, parte hartzeko aukera zabala; Arrasateko teileria, labea, non dagoen ikustera hurbilduko gara. Goazen…
Ikasturteko azkenengo irteerarako prest. Monterroneko zuhaitzak identifikatzeko eskuko telefonoa erabiliko dugu. Taldetan jarri gara eta aplikazio berezirik izan gabe ere, googlen bitartez, zuhaitzak ezagutu ahal izateko jarraibideak eman ditugu. Azkar asko jaso eta praktikatzeko moduan gaude. Ea ba, abia gaitezen!!…
Gaurkoa irteera berezia. Hasieran Markel, kirol teknikaria, gurekin osasun arloko gomendioak azaltzeko; egingo dugun ibilaldirako beroketa ariketa egokiak egin, eta giro ederrean abiatu gara. Markelek gogoratu digu gorputzak EGARRIA sentitu aurretik, hidratatu egin behar dela; horrela, Asuelan ura eta fruitu…
