miraballes baserria

Eguraldi bustia izan arren, bagoaz Miraballes baserrirantz. Aterki, txapel, makil… eta lagunez inguratuta.

Olandioko bidean obra dezente: bidea zabaltzen, aparkaleku berriak atontzen… makinaria ugari.

Orbela ugari bidean, eta Miraballesen irudia hor aurrean, beti bezain dotorea. Zelako ikusmira ederra begi aurrean daukaguna. Ikuspegiak, margolana dirudi, koadro bat, detaile guztiak, koloreak… hain harmonikoak dira, ze artista baten diseinua dirudi.

Bizikletarekin akrobaziak egiteko parkea ikusgarria eta erabilia da, zalantzarik gabe. Kirol erakargarria dirudi, eta trebetasun handia eskatzen duena, zalantzarik gabe. Gure paseoaren amaieran, gustura asko hartu dugu salda eta azken kontu kontariak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *