sasoibide+: erronka, hirutontorreta, 621m

Hirutontorreta Bergarako mendi tontortxoa da, 621 metrokoa; bertaratzeko San Prudentziotik gora aldapa handia dagoenez, Kanpanzarretik abiatzea aukeratu dugu. Aurreko egunetan euriak sortutako putzu eta lokatzak saihesten arreta jarri, bidean aurrera, aldapan gora… Hor ikurrin, heldu gara! Baina, ikurrina bakarra ez, bi daudela dirudi. Kolore urdina batek? Ze bitxia. Zergatik ote? Arrazoia bergararrei galdetu beharko, alajaina!

Uste baino lehenago heldu gara, gustura guztiok. Hirutontorreta izenaren arrazoia zein den ez dugu sumatu, hemen tontor bakarra ikusten baita. Hori ere galdetu beharko. Ikusmira ederra inguru guztia begi bistan, lainoa ez balitz mendiak identifikatzen saiatuko ginen baina, hurrengo baten izan beharko.

Guretzat mendi berria izanik, motxilarako zinta bat gehiago, gaurkoa morea! Jada, baditugu zenbait, bejondeigula! Mokadutxoa hartu eta beherantz.

Paraje polita, txabola txukuna, belardiak kolore biziaz, kuku-frakak eta bestelako loreak, alberga txikia iturri eta aska zainduak, erakusketarako moduan jarria… Angiozarreko lurretan gaude, eta bidean aurrera Lope baserria omen da. Inguru atsegina, bakeosoa, paseorako egokia… Beraz, berriz ara bertara bueltatzeko asmoaz goaz. Laster arte!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *