ERRONKA BEREZIA: INAZIOTAR BIDEA, KRIPAN-GUARDIA (Biasteri) 2005-07-03
Etiqueta: Erronka
sasoibide+, ERRONKA: HAITZULO eta ORKATZATEGI 869.m (2025-06-04) Ekaineko lehen irteera erronka ziragarria, ametsetako toki liluragarria: Haitzulo. Araotz bidean, formazio berezia da Haitzulo; urak sortutako koba. Mila, gure laguna, izan dugu gidari. Taldean abiatu eta kobara heltzean, halako harridura sortu da…
Ikasturte bukaerako erronka kostaldean egitea proposatu dugu. Mendi ibilaldia, mahasti artean eta itsas aldea begi-bistatik galdu gabe; aukera erakargarria zalantza barik. Lagun talde ederra osatu dugu eta Zarautza autobusez hurbildu gara. Eguna lainotua egon arren, ibiltzeko giro ederra gaurkoa. Abia…
Murugain Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da. Tontorrean burdinazko gurutze eta antena handi bana ditu. Mitologiaren arabera, herensugea hemen bizi izan zen, Arrasateri beste izena ematen: Mondragón edo monte del dragón («herensugearen mendia», alegia). (wikipedia.org) Murugain mendi azkarra da,…
Gasteizko mendien artean gailur ezagunik bada, Santakuruzgana izango da horietako bat, zalantza barik. Izan ere, gutxi izango dira mendi hau igo ez duten gasteiztarrak. Olarizu izenez ere ezaguna, gailur erraz eta atsegina da eta harrizko gurutzea dauka gainean. Irailaren 12an,…
Lilabiderako ibilbidea diseinatu, neurtu, talde txikian frogatu… Non hasi? Biterin. Non amaitu? Herriko plazan. Bost kilometroko ibilbidea osatzeko, metroak falta edo soberan? Zebrabideak zaindu behar dira… Ostegunean bigarren entrenamendua, eta Goienakoak ere deialdira azaldu dira. Herritarrak informatzeko, kalera, galderak egin,…
Haize fina, eta beherantz abiatu gara meriendatzeko gogoz. Gure lagun Idoiaren urtebetetzea, errezeta osasuntsuarekin ospatuko dugu gaurkoan. Hara, ze fruta aukera!! Eta ze koloretsu!! Zorionak, artista! Autobusaren zain gaudela, imaginazioa eta estiloa elkarturik, une alaiak zein atseginak bizi izan ditugu.…
Hirutontorreta Bergarako mendi tontortxoa da, 621 metrokoa; bertaratzeko, San Prudentziotik gora aldapa handia dagoenez, Kanpanzarretik abiatzea aukeratu dugu. Aurreko egunetan euriak sortutako putzu eta lokatzak saihesten arreta jarri, bidean aurrera, aldapan gora… Hor ikurrina, heldu gara! Baina, ikurrina bakarra ez,…
Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest. Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz. Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura…
2020-7-9 Gomestio, XV. mendeko baserria, Atxa familiarena da. Eraisketa selektiboa egiterakoan, egitura osatzen duten haritz enborren datazioak 1460an bota zirela adierazten du, beraz, ziurtzat jotzen da eraikina 1462an, XVean, jasotzen hasia dagoela. Alfonso Donnayk Gomestio baserriaren ingurukoak oso ongi ezagutzen…
