Etiqueta: Aretxabaleta
Murumendiko bide zaharretik abiatu gara arratsalde goxo honetan. Haserako aldapak gure ahaleginak eskatzen ditu, baina gero leunduz doa, arnasa berreskuratu eta paisaiaz disfrutatu. Izurietara heltzean, mimosa ederrak, loratuta jada, egin digute ongi etorria; begien eta usaimenaren gozamenerako.
Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura! Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek…
Gaur nora? Aretxabaletako sarreran Oro auzorantz abiatu gara. Giro ederra, zuhaitz arteko itzala gustura hartzen den honetan, aldapan gora abiatu. Paseoa ezaguna izan arren, gaurkoan ere atsegina. 20 baserri eta 45 bizilagun ditu auzoak. Gaur egunean ez dauka elizarik, baina…
Autobusean, Aretxabaletara, Portasolera, eta handik, Mendiolako bidetik, Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza…
Aretxabaleta aldera, arratsalde argi honetan acer palmatun horren hosto gorriek, dirdira berezia hartzen dute. Grafiti ederra aurkitu duguna. Horrelako horma handiak oso jantziak gelditzen dira irudiokin, zalantza barik! Paseo politaren ostean, zer hoberik tertulia goxo bat baino?
Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina. Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen…
«Oro Aretxabaletako auzoa da. 2016ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 45 biztanle zituen. 20 baserrik osatzen dute auzoa eta gaur egun ez dauka elizarik. Garai batean ordea, bertan zeuden San Martin eta San Juan ermitak (gaur baserri bihurtuak).»(wikipedia) Oroko bidea…
Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino. XIXn mendean uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz, bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo…
Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…