sasoibide+: san blas

San Blas bezperatan, Aretxabaletako San Blas ermitara hurbildu gara. Arratsalde argitsu honetan, ingurua gozagarri dago: eraikinak zainduak, ardiak larrean, inguruko mendien perfila ederra… Sailuente edo San Blas ermita, XVII. mendekoa da, herriko parrokia zaharra zen. Ikusteko gogoz, baina nork erakutsi…

ziorlako balkoia

Goiz hotzaaaaa, alajaina!! Autoak, bankuak, parkea, baratzak, belardiak… den-dena zurituta, antzigarra baztarretan. Goialdean epelago dagoela eta, pausu biziaz Asuelarantz abiatu gara. Asuelara heltzean, eguzkiaren epeltasuna sumatzen da, paisaia ezaguna izan arren, ikusgarria… Jarrai dezagun balkoirantz! Ziorlako balkoia 365 metrotara dago,…

urte berritan, aretxabaleta

Neguko goiz hotz honetan, Biterin elkartu gara eta Aretxabaletarantz abiatu. Tenperaturari aurre egiteko, pausu bizi-bizia markatzea baino hoberik ez dago. Txarape auzoan, eguzkiaren epeltasuna sentitu dugu, bertako etxeen orientazioa eta aurrean duten panoramika, ikusgarria! Gaurko paseoaren bukaeran, Arizmendi ikastolako ikasleek…

sasoibide+: udala

Urtarrilako lehen irteeran, Udalarantz abiatu gara; oraingo honetan, ezohiko bidea aukeratu dugu: Ederteketik gora, Arteagatik aurrera egin eta artadian gora hartu. Artadia, baso mediterraneoa da, ederra (inork diseinatu gabea), berezkoa; enborrak goroldioaz jantziak, bihurriak, askotariko formak… Naturagune atsegina! Artadiarekin mugan,…

aretxabaleta

Goiz argitsua bezain freskua gaurkoa, antzigarra bazterretan, zenbait txokotan errepidea labainkor… horri guztiari aurre egiteko, guztiok pausu bizi-bizian heldu gara Aretxabaletara. Arrasaterantz bueltan, itzalean dauden bazterrak zuriak oraindik. Ibaialde parean, lur-jausiari begira. Debak baratzeko lurrak irentsi ditu; galera galanta bertako…