sasoibide+: aitzorrotz (736m)

Igoerarako giro aparta, lainotua, beraz gaurkoan eguzkiaren beldurrik gabe. Halako itxura zeukan, baina lainoa gero eta itxiagoa eta buruak babestu beharrean aurkitu gara. Zaldiak aldiz, gustura!

Heldu garela dirudi! Ermitan hartu dugu babesa, eta une baten lainoak kinu bat egin, erretiratu, eta Zarimutz auzunea ikusteko parada eskaini digu. Baselizako atetik begira, eta kostatik urruti egon arren, bertan itsasontzia zintzilik. Galdetu beharko dugu horren zergatia, marinelen baten promesa edo…

Espero ez genuen giroa izan dugu, lainoa, lanbro bizia… ezin gozatu ikusmiraz, koba inguruko zabalgune ederraz… Baina, guztiok ahots bateaz: hona berriro bueltatu behar dugu!(eguraldi egokiagoaz, noski!)

Eta gure boskote argi horrek, esan eta egin! Hurrengo asteazkenera itxoin gabe, aurrekoan egindako bidea errepikatu eta… GOZATU! Bejondeizuela, lagunak.

Puntua aldizkariko artikulua ikusita, hurrengoan Uxarretik igoko gara!

INFORMAZIO GEHIGARRIA

https://eskoriatza.eus/eskoriatza-herria/eskoriatza-ezagutu/atxorrotz/atxorrotzeko-indusketak/2014ko-indusketak/

https://eskoriatza.eus/eskoriatza-herria/eskoriatza-ezagutu/atxorrotz/atxorrotzeko-indusketak/2013ko-indusketak/

Puntua, 328

Atxorrotx Uxarretik

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *