mutriku

Debatik Mutrikura oinez, itsas ertzetik. Atsegina!

Gure lagun Jose Antoniori esker, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko aukera izan dugu, neoklasikoa da eraikina. Harrituta haren tamainaz eta aldareen estiloagatik (1968an berriztua). Oso preziatua den Zurbaranen irudia ere ikusteko aukera izan dugu.

Mutrikun altxorraren bila, taldeka. Galdetegia erantzun behar da. Zertarako? Jolasaren bidez, herria ezagutzeko! Baita lortu ere! Ezta?

Erantzuna aurkitu, eta bertan selfie bat egitean barre batzuk botatzeko aukera; herritarrek ere, gustura lagundu digute galdera batzuk erantzuten. Jende jatorra!!

Arretaz ibilita, edozein txokotan aurkitzen dira bitxikeriak. Hor batzuk!

Agur Mutriku, laster arte!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Mutriku

https://www.museothyssen.org/coleccion/artistas/zurbaran/cristo-cruz https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/mutrikuko-olatu-planta https://zientzia.eus/artikuluak/olatu-energia-mutrikun/

https://eu1.warbletoncouncil.org/energia-undimotriz-3274

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *