sasoibide+: artea gertutik

Iñigo Arregiren obra gertutik ezagutu nahian, hirigunetik Epeleraino!

Gaurko giro beroaz, Epele galdaragintzaraino joateko biderik egokiena erreka bazterrekoa, paseo marítimo deritzoguna (jejeje). Hori, bide berria gu guztiontzat, eta atsegina! (Besaideko irteera batean erakutsitakoa!) Etxe txikien ondoko sarreratik sartu, Arrasateko hondartza laster (jejeje), eta Mojategi parean irten.

Itzalean, ur ertzean, herriko beste ikusmira gaurkoa, eraikinen ezohiko aurpegiaz, atzetik ikusita, batzuetan non geunden asmatzea ere kosta zaigu. Esperientzia berria eta errepikatzeko modukoa, jakina!

Eta ikasturte bukaera ospatzeko, elkarrekin mokadutxo bat. Bukatzeko, hiru lagunen zorion pastelak, ederrak horiek ere. Bejondeizuela, eta ospatzen jarrai dezagula!

Bukaera DOTOREA emateko, han non agertu zaizkigun bi meiga, jantzi dotore eta erratzaz. Zer, eta queimada, arao eta guzti prestatu digute. Beraz, hurrengo urterarteko babesa badaukagu!! Gora zuek!!

INFORMAZIO GEHIGARRIA

https://www.academia.edu/4080954/I%C3%B1igo_Arregi_eskultorea_baino_gehiago

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2020/09/03/inigo-arregi-artista-esculturas-monumentales/1051799.html http://www.iarregi.com/

https://goiena.eus/arrasate/1654427400089-erabilgarri-dago-erregebidea-bedona-ibilbidea-etxezarretarekin-lotzen-duen-zatia

https://eu.wikipedia.org/wiki/Queimada

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *