Aretxabaletako Udaletxeko lorategia ikusteko asmotan, bidean, banku moreak mezu adierazgarriez aurkitu ditugu, mezu zuzenak, berdintasunaren aldekoak; deigarria, baita ere, plazatxoaren izena. Horrek, oinarrian, bere historia izango du, ziur! Lorategi atsegina, ongi zaindua, erreka ondoan, udan toki freskua, nonbait. Zuhaitz galantak,…
Categoría: 2020 / 2021
Garaia parkean gora, Edertekeraino, eta handik marka urdina daukan bideari jarraitu. Hasieran, basoko bide estua, langa pare bat pasa eta pista zabala aurkitu dugu. Beherantz hartu eta, lasai, Arteaga gaineko bihurgunera heldu. Baserri zaharra eraberritu eta landetxe bihurtu zuten. Eraikin…
Gorostiza auzotik gora, Udala aldera. Udazken koloreak, bidea orbelez estalia. Paisaiaz eta giroaz gozatuz, aurrera. Bide ertzean ezustekoa: zisterna bat. Zergatik ote dagoen hor abandonatuta zaila asmatzea! Aurreraxeago Salturri baserria. Ohikoak ez diren leihoak agerian, dorretxe edo palazio batenak dirudite.…
Ospitale ondotik gora, Andramarizuri norabidea hartu, markak jarraituz, iturritxoa eta aurrera, Asuelaraino. Asuelara heldu eta zenbait bide aukeran: Bedoñarantz, Kurtzetxiki, Andramarizuri, Bakue… Zenbaitzuek bidegurutze honi zazpi bide edo sietecaminos deritzote. Ezkerrera jotzen duen pistatik, haize bortitzak botatako pinu artean gora,…
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta…
Aterkia lagun, Olandixoko maldan gora eskultura lerdena topatu dugu, dotorea, hiru dorreren itxurakoa. Ramón Karrerak egina. Aurrera, Laboralaren sarreran, Jorge Oteizaren eskultura galanta, sendoa, 1974an Markinako harri beltzaz egina, «Arri ernai zaitzailea» izendatu zuen bere egileak. Bidean gora baserriraino heldu…
Meatzerreka auzoko Etxaldebarrira gaurkoan. Baserri ederra, eguzki-begia, arku dotorea… atarian Joxe Mari Langaran, argi, eta azalpenak eskaintzeko prest. Anderola izena zuen, baina suntsitu eta gero berriztu zutenean, Etxaldebarri jarri zioten, horrela azaltzen da XIX. mendeko dokumentuetan. Hala ere, badakite askoz…
Edertek eskumara utzita, gorantz doan bidea hartu, eta berehala, ezkerrean markatutako bidean (triangelu urdinez) sartu. Gorantz egin, bide lasaia eta atsegina. Jarraitu, Udalako errepideaz elkartu arte. Errepidean behera kontuz eta ezkerretik, konbentura heldu arte. Han, bidezidorretik behera, langa pasatu, lubakiak…
COVID 19a dela eta, alarma egoera berriaren aurrean, hona sasoibideren proposamena: jarduera fisikoaren onuradun izaten jarraitzeko, astero aurreikusita dauden irteerak egin eta horren argazki bat bidaltzea. Imaginatzen duzue argazki horiekin zein mosaiko ederra osa dezakegun? Ea ba, ekin, paseatu, arnasa…
Arrasateko ekialdea aztertuko dugu gaurkoan, Biteritik abiatu eta Otalora alderantz… Gure begiak argi eta herria turista lez arakatzera. Altamirako igogailuek egitura deigarria, eta dimentsioak esanguratsuak: lehen igogailuaren altuera 23,85m; pasarelak, aldiz, 33m luze; bigarrenaren altuera 24,36m eta pasarelarena 62m. Arrasaten…