Olandixo aldera

Central Térmica de BIOMASA Laboral Kutxa Arrasate - Ondoan
Olandixo parkea

Aterkia lagun, Olandixoko maldan gora eskultura lerdena topatu dugu, dotorea, hiru dorreren itxura. Ramón Karrerak egina.

Aurrera, Laboralaren sarreran, Jorge Oteizaren eskultura galanta, sendoa. 1974an Markinako harri beltzaz egina, «Arri ernai zaitzailea», horrela izendatu zuen bere egileak.

Bidean gora baserriraino heldu eta, ikusmira ederraz gozatzeko aukera pare gabea. Eraikina premia berrietarako egokitu zuten: ogiaren labea mantendu, beheko solairuan mahaiak eta egoteko espazioak, goikoan bisitarientzat logelak.

E.A.

Orain bi urte hemen izan ginen eta, ordukoak gogoratu ditugu. Miguel taldekideak, etxe ondoko erramuari buruz kontatu zizkigunak: Laurel real eta común daudela. Bata, lorategietan sarri ikusten dena eta bestea, aldiz, koxkaduna, usainduna eta sukaldaritzan erabiltzen dena; digestiorako lagungarria, sitsaren kontrakoa… Aitzinean oso preziatua, ohorearen adierazgarri, sarritan etxe aurrean landatua. Bardecik, Osakidetzako erizaina, elikadura osasungarriari buruzko azalpenak eman zizkigun, nola osatu behar den plater orekatua…

Beherantz, Ikerlan, eraikin zuria eta zabala. Olandixon, maldako paisaia zaindua eta orekatua bai eraikin aldetik, baita landaretza ere. Paseoa egiteko paraje atsegina, eta esku-eskura.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/olandixo-parkea

https://duckduckgo.com/?t=ffab&q=olandixo+arrasate&iax=images&ia=images

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *